Irakurketa grafikoa

Testuak noranzko jakin batean irakurtzen ditugu (Mendebaldean, ezkerretik eskuinera), eta, testu horiek interpretatzeko, ez da beharrezkoa informazio grafiko guztia. Adibidez, gazteleraz idatzita dauden hurrengo hiru testuak:

 

Vndo tclado al qu l falta una tcla.

 

Buscotécnicoparaarreglarbarraespaciadoraenteclado.

 

 

uler ditzakegu, nahiz eta osorik ez ditugun, emandako informaziotik erraza baita falta den informazioa berreskuratzea.

 

Funtzioen grafikoekin ere antzeko zerbait gertatzen da. Askotan, interpretazio zuzenak egin ahalko ditugu nahiz eta grafikoa bere osotasunean ez ikusi. Baina, horretarako, grafiko desberdin asko ikusi behar dira, baita horietako bakoitzaren testuingurua ezagutu ere.

 

Barkatu, baina GeoGebraren appleta ezin da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Horizontalean, zein noranzkotan egiten du aurrera puntu laranjak? Noranzko horretan "irakurtzen" dira beti funtzioak.

  2. Puntu laranja errusiar mendiko karrotxoa bezala doa. Non hartzen ditu abiadura handienak?

  3. Zenbat "errebote" (jaistetik igotzera pasatzea) egiten ditu puntuak ibilbidean?

  4. Ibilbidean, zenbat "tontorretara" (igotzetik jaistera pasatzea) heltzen da puntua?

  5. Uste duzu ibilbidea errepikatzen dela (hau da, mugimendu periodikorik dagoela) ala beti da desberdina?

  6. Gaitu Arrastoa laukitxoa. Zergatik ez da uniformea arrastoa? Badago erlaziorik puntuaren altueraren (hau da, puntuaren ordenatuaren balioaren) eta daroan abiaduraren artean?

  7. Gutxi gorabehera, zein da lortzen duen altuera maximoa? Eta minimoa?

  8. Zenbatero uste duzu errepikatuko dela grafikoa?

  9. Ezgaitu Arrastoa laukitxoa, eta gaitu Tartea laukitxoa. Zenbat neurtzen du segmentu urdinak? Grafikoa OX ardatzaren tarte batean ikus daiteke. Zer luzera du tarte horrek?

  10. Mugitu segmentua grafikoan gora eta behera. Zer adierazten dute grafikoaren zati berdeak eta gorriak segmentu urdinaren posizioarekiko?

  11. Mugitu segmentu urdina OX ardatzean zehar. Ikus dezakezunez, badira puntu batzuk non grafikoaren kolorea aldatu egiten den. Zer izen dute puntu horiek?

 

 

 

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.