Eraketa-legea

Teklatuko tekla bat sakatzen duzunean, funtzio bat aktibatzen ari zara. Ordenagailuak zenbaki jakin bat egokituko dio tekla horri, ordenagailuak zenbakiekin bakarrik lan egiten baitu. Adibidez, "m" tekla sakatzean, ordenagailuak 109 zenbakia egokitzen dio. Zenbaki hori bakarra da. Posible da tekla biri zenbaki bera egokitzea (adibidez, maiuskuletara aldatzeko tekla biei eta kontrol-tekla biei), baina tekla bakoitzari zenbaki bakarra dagokio, inoiz ez bat baino gehiago.

 


Teklatu birtual baten irudia (GeoGebra beta 4,0)
Ohartu, arratoia erabiltzean, maiuskuletarako tekla bakarra
eta kontrol-tekla bakarra behar ditugula.

 

Teklatuak bezala lan egiten du funtzio matematiko batek, baina funtzioak zenbakiekin bakarrik lan egiten du. Zenbaki bakoitzari beste zenbaki jakin bat dagokio.

 

Funtzio gehienak ezin ditugu imajinatu ere egin, zenbaki batzuk beste batzuei egokitzeko modu asko baitaude. Normalean, funtzio horiek ezin dira adierazpen aljebraiko baten bidez adierazi, ezta ordenagailuaren bidez eraiki ere, ez baitiote jarraitzen metodo bati (algoritmo bati) edo eraketa-lege bati. Horregatik, ez dira oso erabilgarriak izaten, eta oso kasu berezietarako bakarrik erabiltzen dira; matematikariek funtzioak sortu dituzte eredu bat, lege bat, portaera bat, ordena bat modu errazean azaltzeko.

 

Jarduera honetan, kasu bakoitzean ageri den funtzioa zein den aztertu, deskribatu eta aljebraikoki adierazi beharko duzu. Horretarako, eskura izango dituzu bai zenbakizko informazioa, baita informazio grafikoa ere.

 

Barkatu, baina GeoGebraren appleta ezin da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Teklatuko bloke numerikoa gaituta baduzu, ezgaitu ezazu (Bloq Num tekla). Klikatu sarrera-barran kurtsorea bertan kokatzeko. Alt tekla sakatuta daukazula, teklaz idatzi 109 sarrera-barran: ordenagailuak 109 zenbakiari egokitzen dion letra ageriko da. Zein da letra hori?

  2. Zer gertatzen da (Alt) 68 teklak sakatzean? Asmatuko zenuke zein zenbakiren artean dauden letra maiuskulak (Ñ kontuan hartu gabe)? Eta minuskulak?

  3. Mugitu lehenengo irristailua. Zer motatako funtzioa da f1? Funtzio horrentzako izenik ezagutzen duzu? Funtzioaren grafikoa ikusteko, gaitu f1. Mugitu berriro irristailua. Zein da f(x) =... adierazpen aljebraikoa irristailuarekin aukeratutako x zenbakiaren funtzioan? Hurrengo galderara igaro aurretik, ezgaitu f1.

  4. Egin gauza bera beste funtzioekin, eta erantzun aurreko ataleko galdera berdinei.

 

Oharra: Ñ eta ñ letrei dagozkien zenbakiak 0209 eta 0241 dira, hurrenez hurren. Oraindik egin ez baduzu, teklaz idatzi (Alt) 1 eta (Alt) 3 sarrera-barran. Azkenik, beste jarduera batera igaro aurretik, utzi ezazu bloke numerikoa hasieran zegoen bezala (normalean, gaituta egoten da).

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.