Kono zuzenaren garapena

Ikusiko zenuen bezala, objektu askok, edo objektuen zati askok, forma "zorrotza" dute, adibidez, ondo zorroztutako arkatz baten punta edo kukurutxo bat. Horiek angeluak bezalakoak dira, baina hiru dimentsiotan. "Kono"-forma, edo, forma "konikoa" dutela diogu.

Sorgin-kapela
bere ohiko kono-formarekin
Seinalizazio-konoa
 

 

Aplikazio honek kono baten gainazalaren azalera kalkulatzen lagunduko dizu, haren oinarria eta alboko gainazala "garatuz" (hau da, "irekiz eta eraitsiz").

 


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2. bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Mugitu puntu berdea eta puntu gorriak eraikuntzarekin ohitzeko. Ondoren, mugitu konoaren oinarrian dagoen puntu horia, eta ikusi triangelu angeluzuzenaren hipotenusak, biratzean, nola sortzen duen alboko gainazala (hortik datorkio izena: "sortzailea"). Zure ustez, puntu horia mugitzean, aldatuko al da bioletaz markatutako angeluaren balioa? Zergatik?

  2. Nola neurtuko zenuke konoaren altuera?

  3. Mugitu Garapena irristailua zenbait aldiz muturretik muturrera Lerro eten zuzenaren luzera eta lerro eten kurbatuaren luzera berdinak al dira? Zergatik?

  4. Mugitu eskuineraino Garapena irristailua, oinarria eta alboko gainazala eraisteko. Konoaren oinarriaren perimetroa 8 cm bada, zenbat da, gutxi gorabehera, haren erradioa? Erradioa behin kalkulatuz gero, zer azalera du kono horren oinarriak?

  5. Konoaren alboko azalera x r x g formularekin kalkulatzen da, non r baita oinarriaren erradioa, eta g baita sortzailea. Sortzailea eta erradioa berdinak direnean, zer gertatzen zaio formula horri?

  6. Ohartu oinarriaren azalera formula honekin kalkulatzen dela: x r x r, non r baita oinarriaren erradioa, eta alboko azalera, berriz, x r x g formularekin.  Hori kontuan harturik, zer erlazio dago alboko azaleraren eta oinarriaren azaleraren artean, sortzailea erradioaren bikoitza bada? Eta sortzailea oinarriaren erradioa baino hiru aldiz handiagoa bada? Eta oinarriaren erradioa baino lau aldiz handiagoa bada?

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.