Kuboaren garapena

Irudi lau batek oinarrizko bi neurri dituen bezala, azalera ("barrukoa") eta perimetroa ("ingurukoa"), solido batek ere bi oinarrizko neurri ditu, bolumena ("barrukoa") eta azalera ("ingurukoa").

 


Sakatu irudi honen gainean
informazio gehiago lortzeko

   

Aktibitate honetan, luzera desberdineko ertzak dituzten zenbait kuboren bolumena eta azalera kalkulatuko dituzu. Gogoratu ertzaren luzera bere buruaz bi aldiz biderkatu behar duzula —hau da, luzera "kubora" jasoz— bolumena kalkulatzeko. Azalera kalkulatzeko, aurpegi baten azalera 6-z biderkatu beharko duzu (6 aurpegi daudelako).

 


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2. bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Mugitu goiko ezker-izkinako puntu gorria, kuboa biratzeko. Ertzak 10 unitate ditu. Jarri eskala 2,5ean. Mugitu puntu zuria ertzak 1 balioa izan arte (laguntza behar baduzu, erabili gezi-teklak). Unitate-kubotxo bat geldituko da. Zer bolumen du? Bolumen-unitateei unitate kubiko deritze.

  2. Mugitu puntu zuria, ertzak 2 balioa izan arte. Zenbat unitate-kubotxo sartzen dira kubo berri horretan? Zenbat da kubo horren bolumena? Behar baduzu, mugitu goiko ezker-izkinako puntu gorria, kuboa biratzeko.

  3. Mugitu puntu zuria ertzak 3 balioa izan arte. Zenbat unitate-kubotxo sartzen dira kubo berri horretan? Zenbat da kubo horren bolumena? Behar baduzu, mugitu goiko ezker-izkinako puntu gorria kuboa biratzeko.

  4. Mugitu puntu zuria ertzak 10 balioa izan arte. Zenbat unitate-kubotxo sartzen dira kubo berri horretan? Zenbat da kubo horren bolumena? Behar baduzu, mugitu goiko ezker-izkinako puntu gorria kuboa biratzeko.

  5. Mugitu puntu zuria ertzak 1 balioa izan arte. Unitate-kubotxo bat geldituko da. Eraman "Garatu" irristailua eskuineko muturreraino. Zenbat da unitate-kubotxoaren aurpegi bakoitzaren azalera? Zenbat da unitate-kubotxoaren azalera osoa? (Azalera-unitateei unitate koadro —edo unitate karratu— deritze).

  6. Mugitu puntu zuria ertzak 1 balioa izan arte. Zenbat da aurpegi bakoitzaren azalera kubo berri horretan? Zenbat da kubo horren azalera osoa?

  7. Mugitu puntu zuria ertzak 3 balioa izan arte. Zenbat da aurpegi bakoitzaren azalera kubo berri horretan? Zenbat da kubo horren azalera osoa?

  8. Mugitu puntu zuria ertzak 10 balioa izan arte. Zenbat da aurpegi bakoitzaren azalera kubo berri horretan? Zenbat da kubo horren azalera osoa?

  9. Egongo al da ertzaren balioren bat, zeinarentzat bolumena eta azalera bat datozen (nahiz eta unitateak desberdinak izan)?

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License Jose Luís Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.