Piramide zuzenaren garapena

Piramidea poliedro bat da, oinarri poligonal batek eta erpin batean elkartzen diren aldeetako aurpegi triangeluarrek mugatua. Aldeetako aurpegi guztiak berdinak badira, piramide zuzen deritzo.

 


Sakatu irudi hau
informazio gehiago lortzeko

 

Aplikazio honek piramidearen ezaugarriak bereizten lagunduko dizu, piramidearen aurpegi guztiak, nola oinarria hala aldeetako aurpegia, "garatuz" (hau da, "irekiz eta eraitsiz").

 


Sakatu irudi hau
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Mugi itzazu goiko ezker izkinako n irristagailua, puntu berdea eta puntu gorriak, eraikuntzarekin ohituz joateko. Zein da piramide batek eduki dezakeen aldeetako aurpegi-kopururik txikiena? Zein da aplikazioak aukeratzen uzten duen aldeetako aurpegi-kopururik handiena?

  2. Aldeetako aurpegien triangelu guztiak berdinak al dira neurriz eta formaz?

  3. Aldeetako aurpegiek zer motatako triangeluak eratzen dituzte (aldekidea, zuzena, isoszelea edo eskalenoa?

  4. Piramide batek N alde-aurpegi baditu, zenbat aurpegi, erpin eta ertz ditu?

  5. Berdinak al dira piramidearen altuera eta alboko aurpegien altuera?

  6. Zer neurri hartu beharko zenituzke, piramidearen oinarriaren azalera kalkulatzeko? Nola egingo zenuke dagokion kalkulua?

  7. Zer neurri hartu beharko zenituzke, piramidearen alboko azalera kalkulatzeko? Nola egingo zenuke dagokion kalkulua?

 








 HASIERA    Creative Commons License Jose Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.