Prisma zuzenaren garapena

Prisma zuzena poliedro bat da, bi poligono berdin eta paralelok (oinarri deitzen zaiena); eta, oinarrietako aldeak elkartzen dituzten alde-aurpegiek mugatua, alde-aurpegi horiek laukizuzenak izanik.

 

Argi zuria deskonposatzea
prisma zuzen triangeluar bat zeharkatzean.

 

Aplikazio honek prismaren azalera kalkulatzen lagunduko dizu, prismaren aurpegi guztiak, nola oinarriak hala aldeetako aurpegiak, "garatuz" (alegia, "irekiz eta eraitsiz"). Gainera, oinarriak triangelutan deskonposatu ahal izango dituzu.

 


Sakatu irudi hau
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Mugi itzazu goiko ezker-izkinako irristailua, puntu berdea eta puntu gorriak eraikuntzarekin ohituz joateko. Zein da prisma batek eduki dezakeen aldeetako aurpegi-kopuru txikiena? Zein da aplikazioak aukeratzen uzten duen aldeetako aurpegi-kopururik handiena?

  2. Bi oinarriak berdinak al dira tamainaz nahiz formaz?

  3. Aldeetako aurpegietako laukizuzen guztiak berdinak al dira neurriz eta formaz?

  4. Prisma batek N alde-aurpegi baditu, zenbat aurpegi, erpin eta ertz ditu?

  5. Mugi ezazu eskuineko muturreraino Garapen izeneko irristailua, oinarriak eta aurpegiak eraisteko. Lehendabizi, alde-azalera kalkulatuko dugu. Prismak zer alde-azalera (esparru urdina) izango du oinarriaren perimetroa 9 cm bada eta altuera 5 cm bada?

  6. Prismak zer alde-azalera (esparru urdina) izango du oinarriaren perimetroa 9 cm bada eta altuera 6 cm bada?

  7. Zer alde-azalera izango du perimetroko eta altuerako prisma batek ?

  8. Garapen izeneko irristailua guztiz eskuinean dagoenean, Triangelatu laukia agertzen da. Zer efektu eragiten du lauki hori aktibatzeak?

  9. Prismak N alde-aurpegi baldin baditu, zenbat triangelu berdin agertuko dira guztira?

  10. Zer neurri hartuko zenituzke bi oinarrien azalera kalkulatzeko? Neurri horiekin, zer eragiketa egingo zenituzke oinarri horien azalera kalkulatzeko?

  11. Kalkulatu prisma karratuaren (4 alde-aurpegi) azalera osoa (alde-aurpegien eta oinarrien azaleren batura), 8 cm-ko perimetroa eta 5 cm-ko altuera izanik.

 








 HASIERA    Creative Commons License Jose Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.