|
Galderak
-
Sakatu Martxan jarri-Gelditu botoia (egin ezazu hori animazioa martxan jarri edo gelditu nahi duzun bakoitzean; beheko irristailua erabiliz, eskuz ere erreproduzitu dezakezu, + eta - teklak erabiliz zehaztasun gehiago behar izanez gero). Lehenik eta behin, ikusi prozesu osoa (buelta oso bat). Osatu taula:
| |
Triangeluak |
Hexagonoak |
| Tetradroa |
20 |
0 |
| Tetraedro moztua |
|
|
| Oktaedroa |
|
|
-
Tetraedroaren erpin bakoitzean 3 triangelu elkartzen dira. 3.3.3. Kode horri Schläfli-ren ikurra deritzo. Poliedroa erregularra bada, idazkera laburtzen da, eta aurpegi mota eta aurpegi kopurua adierazten da: 3.3.3 = {3, 3}. Osatu taula:
| |
Schläfli-ren ikurra |
| Tetradroa |
{3, 3} |
| Tetraedro moztua |
|
| Oktaedroa |
|
-
Taula horri esker, badakigu zenbat aurpegik partekatzen duten erpin bera. Badakigu ere, bi aurpegik, ertz bat partekatzen dutela. Adibidez, tetraedroaren 4 aurpegi triangeluarrek 4x3 = 12 erpin eta 12 ertz dituzte, baina, 3 aurpegik erpin bat partekatzen dutenez, 12/3 = 4 erpin ditu, eta, bi aurpegik ertz bat partekatzen dutenez, 12/2 = 6 ertz ditu. Osatu taula:
| |
Aurpegiak (A) |
Erpinak (Ep) |
Ertzak (E) |
A + Ep - E |
| Tetradroa |
4 |
4 |
6 |
2 |
| Tetraedro moztua |
|
|
|
2 |
| Oktaedroa |
|
|
|
2 |
-
Aktibatu Tetraedro eta Tetraedro dual kontrol-laukiak (aktibatu eta desaktibatu nahi duzunean), eta, esplikatu, hasierako tetraedrotik hasita, nola egiten den mozketa-prozesua. Prozesuan azaltzen diren poliedro guztiek aurpegi erregularren bat dute beti. Zergatik?
-
Zer erlazio dago oktaedroaren erpinen eta tetraedroaren ertzen artean? Zer erlazio dago oktaedroaren erpinen (txikian) eta tetraedroaren ertzen artean?
-
Tetraedroaren zein punturekin datoz bat tetraedro dualaren erpinak?
|