Omnipoliedroa

Aplikazio honen laguntzaz, poliedro erregular guztiak —"solido platoniko" ere esaten zaie— ikusi ahal izango dituzu (tetraedroa, kuboa, oktaedroa, dodekaedroa eta ikosaedroa), eta haien zenbait ezaugarri ikusteko aukera ere izango duzu.

 


Sakatu irudi hau
argibideak ikusteko

 

Idatz itzazu zure koadernoan galderen erantzunak.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Zer motatako poligono erregularrak osatzen dituzte 5 solido platonikoetako bakoitzaren aurpegiek?

  2. Bost poliedro erregularretako bakar batean datoz bat hiru oinarrizko zenbakietatik (Aurpegi, Erpin eta Ertz kopurua) bi. Zeinetan? Zer zenbakik egiten dute bat?

  3. Beste lau poliedroetan, Aurpegien kopurua eta Erpinen kopurua ez datoz bat; baina, zenbait kasutan baten Aurpegien kopuruak bat egiten du beste baten Erpinen kopuruarekin, eta alderantziz ere bai. Zeinetan gertatzen da hori?

  4. Erakuts itzazu bakarrik kuboaren eta oktaedroaren elementuak. Non daude kokatuta oktaedroaren erpinak? Nola daude kokatuta kuboaren erpinak oktaedroaren aurpegiekiko?

  5. Erakuts itzazu dodekaedroaren eta ikosaedroren elementuak bakarrik. Saia zaitez deskribatzen nola dauden kokatuta bataren erpinak bestearen aurpegiekiko.

  6. Zenbat ertz elkartzen dira poliedro bakoitzaren erpin bakoitzean?

  7. Batu Aurpegien kopurua eta Erpinen kopurua poliedro bakoitzean, eta konparatu emaitza poliedroaren Ertzen kopuruarekin. Ba al dago, zenbateko horien artean, poliedro guztietan betetzen den erlaziorik?

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.