Piramideak

Piramidea poliedro bat da, oinarri poligonal batek eta erpin batean elkartzen diren aldeetako aurpegi triangeluarrek mugatua. Aldeetako aurpegiak berdinak badira, piramideari piramide zuzena deritzo; kontrako kasuan, piramide zeiharra.

 


Sakatu irudi hau
informazio gehiago lortzeko

 

Hemen, oinarri erregularra duten piramideak baino ez ditugu ikusiko.

 


Sakatu irudi hau
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Mugi ezazu puntu grisa irudia birarazteko eta, hala, hobeto interpretatzeko. Zer poligono eratzen du oinarriak?

  2. Mugi ezazu Oinarrien Aldeak irristailua, piramidearen oinarriak eratzen duen poligono erregularraren aldeak aldatzeko. Oinarria triangelu bat izan al daiteke, aldeetako aurpegiak diren bezala?

  3. Aldeetako aurpegi bakoitzak zer motatako triangelua eratzen du (aldekidea, zuzena, isoszelea edo eskalenoa?

  4. Aldeetako aurpegien triangelu guztiak berdinak al dira neurriz eta formaz?

  5. Ezarri 6an oinarriaren alde-kopurua: hexagono bat agertuko da. Oinarrian agertzen den "a" letra, letra beretik hasten den hitz bati dagokio. Poligono erregularrarekin erlazionatuta dagoen hitz bat da. Mugi ezazu goraino "Inklinazioa" irristailua, aipatutako poligonoa ondo ikusteko (mugi ezazu puntu urdina haren tamaina txikitu nahi baduzu). Zer hitzen hasiera da "a" letra? Zer esanahi du?

  6. Nolakoak dira oinarria osatzen duten triangelu guztiak?

  7. Poligonoak duen alde-kopuruaren arabera, nola kalkula daiteke oinarriaren poligonoa osatzen duten triangelu horietako bakoitzaren angelu desberdina?

  8. Eman dezagun "Inklinazioa" irristailua goian dagoenean ikusten den irudi bera ikusten dela hegazkin batetik. Non aurkitzen da hegazkina piramidearekiko?

  9. Zein da piramide zuzenean ikusten den triangelu horiaren eta piramidea zeiharra izango balitz ikusiko litzatekeenaren arteko diferentzia? Kontrol-laukia aktiba dezakezu, oinarri bera duen piramide zeiharra ikusteko; haren inklinazioa ere alda dezakezu, erpina mugituz.

  10. Piramide batek N aldetako poligono bat badu oinarri gisa, zenbat aurpegi, erpin eta ertz ditu?

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.