Prismak eta antiprismak

Argi zuria deskonposatzea
prisma bat zeharkatzean

Prisma poliedro bat da, bi poligono berdin eta paraleloek (oinarri deitzen zaiena) eta oinarrietako aldeak elkartzen dituzten alde-aurpegiek, paralelogramoek , mugatua. Alde-aurpegi horiek laukizuzenak badira, prisma zuzena deritzo; kontrako kasuan, prisma zeiharra.

 


Sakatu irudi hau
informazio gehiago lortzeko

 

 

 

Antiprisma poliedro bat da, batetik, bi poligono berdin eta paralelok (oinarriak deitzen zaiena) mugatua, eta, bestetik, oinarri baten ondoz ondoko bi erpin beste oinarriaren dagokionarekin lotzen dituzten alde-aurpegi triangeluarrek mugatua. Alde-aurpegi horiek berdinak badira, antiprisma zuzena da, eta kontrako kasuan, antiprisma zeiharra. Gehienetan, antiprisma batean, oinarri bat bestearekiko nolabaiteko angelurekin biratuta dago, ("bihurrituta").

Antiprisma zuzena zilindro batean inskriba daiteke
 danbor honetan bezala.

 

Hemen, oinarri erregularrak dituzten prismak eta antiprismak baino ez ditugu ikusiko.

 


Sakatu irudi hau
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, zure nabigatzailean egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Mugi ezazu puntu grisa irudia birarazteko eta, hala, hobeto interpretatzeko. Zer poligono eratzen du oinarriak?

  2. Mugi ezazu Oinarrien Aldeak irristailua prismaren oinarriek eratzen dituzten poligono erregularren alde-kopurua aldatzeko. Oinarriak paralelogramoak izan daitezke, aldeetako aurpegiak diren bezala?

  3. Mugi ezazu "Biratu" izeneko irristailua. Zer gertatzen da goiko oinarrian? Zer gertatzen da alde-aurpegietan? Zer alde dago prisma baten eta antiprisma baten aldeetako aurpegien artean?

  4. Aldeetako aurpegien poligono guztiak berdinak al dira neurriz eta formaz?

  5. Mugi ezazu "Biratu" izeneko irristailua goraino. Ezarri 6an oinarrien alde-kopurua: hexagonoak izango dira. Mugi ezazu goraino "Inklinazioa" izeneko irristagailua, poligono horiek ondo ikusteko (mugi ezazu puntu urdina tamaina txikitu nahi baduzu). Nola aurkitzen dira bi hexagonoak bata bestearekiko? Mugi itzazu "Bihurritu" irristagailua behin baino gehiagotan, baita puntu grisa ere, hobeto aztertzeko.

  6. Oinarriak eta altuera berdinak izanik, bietatik zeinek okupatzen du, zure ustez, espazio gehiago: prisma zuzenak, prisma zeiharrak edo antiprisma zeiharrak?

  7. Prisma batek N aldetako poligonoak baditu oinarri moduan, zenbat aurpegi, erpin eta ertz ditu?

  8. Antiprisma batek N aldetako poligonoa badu oinarri moduan, zenbat aurpegi, erpin eta ertz ditu?

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.