Munduko bola

Saia zaitez pilota bat opari-paperez biltzen, eta konturako zara haren "norabide guztietarako kurbadura" dela-eta beti tarteak geldituko direla papera eta pilotaren artean.

 

Sinplifikatzeko, Lurra guztiz esferikoa dela joko dugu. Lurra ahalik eta modu zehatzenean irudikatzeko, munduko bola bat erabiltzea litzateke hoberena. Izan ere, pilotaren adibidean bezala, Lurraren gainazala "lautzeko" eginiko saiakera guztiek deformazioren bat eragingo dute, neurri zuzenekiko desbideratzeren bat (distantzietan, angeluetan edo azaleretan).

 

Esfera ezin delako "garatu" gertatzen da hori, hau da, haren gainazala ezin delako zabaldu planoaren gainean. Irudi hau mapamundi bat da. Kontinenteen profilari antzematen diogu, baina, gainazal esferikoa izan ordez irudi laua denez, badakigu nahitaez deformaturik dagoela. Neurri batean, mapamundi guztiek "engainatzen" dute.

 

 

Kasu honetan, Lurra paperaren gainean biraka ari den zilindro bat balitz bezala margotu da gainazal esferikoa (proiektatzeko modu horri proiekzio zilindriko deritzo, eta, Lurrari aplikatzen zaionean, Mercator proiekzioa izenaz ezagutzen da). Ohartu zaitez Artikoa —haren izotz-masa solidoa balitz bezala irudikatuta dago— eta Antartida oso-oso handituak daudela; izan ere, bai Ipar Poloak, bai Hego Poloak irudiaren luzera osoa betetzen dute, puntu bat bete beharrean.

 

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Sakatu   Erreproduzitu-Gelditu botoia. Lerro gorria da Lurraren biraketa ardatza (haren zati bat besterik ez da ikusten, polo bakoitzean) Lurrari Ipar Polotik begiratuta, zein noranzkotan biratzen da, erlojuaren orratzen aldeko noranzkoan ala kontrako noranzkoan? Eta Hego Polotik begiratuta?

  2. Lerro hori horietako bat, geldirik mantentzen dena, ekuatorea da. Beste lerro horiak Greenwich-ko meridianoa (edo "0 meridianoa", Poloetatik eta Ingalaterrako Greenwich herritik igarotzen den zirkunferentzia-erdia) eta antimeridianoa (edo "80 meridianoa" , zirkunferentzia horren beste erdia). Lerro horiek mugitu egiten dira Lurra biratzean. Zer angelurekin ebakitzen du meridiano bakoitzak ekuatorea? Zergatik?

  3. Gelditu animazio automatikoa, eta eraman irristailua 0° posiziora (erabili + eta - teklak zehaztasunez mugitzeko). Greenwich-ko meridianoa ikusiko duzu aurrez aurre.

    Ingalaterrako Greenwich herritik igarotzeaz gain, Espainiako zer eskualdetatik igarotzen da meridiano hori? Eskualde horietan, posizioen longitudea 0°-tik gertu egongo da. Idatzi meridiano hori igarotzen den beste bi herrialderen izena, Espainiaz aparte.

  4. Mugitu eskuinerantz goiko irristailua, " Erreferentziak" izenaren azpian dagoena, "1 puntua" aukeratzeko. Aktibatu Puntua laukia. Irristailu urdinak puntuaren longitudea neurtzen du. Eraman hura 0° posizioraino. Irristailu laranjak latitudea neurtzen du. Longitudea 0°-an mantenduta, latitudea aldatzen badugu, puntua Greenwich-ko meridianoan zehar mugitzen da, zergatik?

  5. Zein da latitudeak har dezakeen balio handiena? Zein punturi dagokio? Puntu hori, puntu bera da beti, edozein longitudetarako. Zergatik?

  6. Zein da latitudeak har dezakeen balio txikiena? Zein punturi dagokio? Puntu hori, puntu bera da beti, edozein longitudetarako. Zergatik?

  7. Orain, eraman latitudea 0° posizioraino, eta mugitu longitudearen irristailua. Zer latitude dagokio ekuatorearen puntu guztiei?

  8. Zein da longitudeak har dezakeen balio handiena? Eta txikiena? Latitudea edozein dela ere, bi balio horiek posizio berari dagozkio. Zergatik?

  9. Mugitu ezkerrerantz goiko irristailua, Erreferentziak menura itzultzeko, aktibatu Oktanteak laukia eta jarri animazioa martxan. Zer zenbaki ageri dira Lurra biratzean? Zein da txikiena? Eta zein da handiena? Zer esanahi du zenbaki bakoitzak? Zergatik ez da ageri -180°?

  10. Bai meridianoak (Greenwich-ko meridianoa, adibidez), bai ekuatorea, zirkulu maximoak dira, hau da, Lurraren gainean trazatu daitezkeen zirkunferentzia handienak (edo zirkunferentzia-erdiak), Lurra esferatzat hartuta. Esan nahi al du horrek zirkunferentziaren zentroa Lurraren zentroa dela? Zergatik?

  11. Mugitu eskuinerantz goiko irristailua, eta berreskuratu "1 puntua" menua. Aktibatu Laser laukia. Espaziorantz doan zuzenerdi bat azaltzen da. Puntu horren posizioan legokeen edonork esango luke zuzenerdi hori bertikala dela posizio horrekiko. Zergatik? Zer esan nahi du "bertikal" hitzak?

  12. Mugitu ezkerrerantz goiko irristailua, "Geografia" menua aukeratzeko. Desaktibatu "Lurrazala" laukia. Ohartu zaitez puntu zuriari beste puntu bat (berdea) dagokiola ekuatorearen gainean, haren longitude bera duena. Puntu horri "puntu-longitude" deituko diogu. Erreparatu agertzen den eskemari, eta, "puntu-longitude" horren laguntzarekin, saia zaitez definitzen "latitude" izendatzen dugun angelua eta "longitude" izendatzen dugun angelua.

    Oharra: Koordenatu geografikoak ematean, "latitudea, longitudea" ordenan adierazten dira. Ohartu zaitez longitudeak ardatz horizontalaren abzisen parekotzat hartzen ditugula, eta latitudeak, berriz, ardatz bertikalaren ordenatuen parekotzat; ezarritako ordena hori koordenatu-sistema kartesiarraren aurkakoa da (abzisa, ordenatua).

 



 

 

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.