ഀ
- ഀ
Sakatu
Erreproduzitu-Gelditu botoia Lurrak biratzea nahi duzunean. Ekuatorearen gainean, oktante bakoitzaren markei begiratuz, zenbat gradu daude ondoz ondoko meridianoen artean?
ഀ
ഀ
Aktibatu Puntua laukia, eta egiaztatu zure erantzuna, puntua alde batetik bestera mugituz (erabili + eta – teklak, zehaztasuna handitzeko).
ഀ
ഀ
- ഀ
Beraz, zenbat meridiano (polotik polora doan zirkunferentzia-erdia) daude irudikatuta Lurrean?
ഀ
ഀ
- ഀ
Meridiano guztiek luzera bera al dute? Zergatik? Non dago horien guztien zentroa?
ഀ
ഀ
- ഀ
Zer erlazio dago egunaren eta Lurraren bira osoaren artean? Zer da ordu bat? Zer erlazio dago irudikatutako meridianoen eta eguneko ordu-kopuruaren artean?
ഀ
ഀ
- ഀ
Meridianoak angeluaren bidez izendatzen dira. 0 meridianoa (edo Greenwich-ko meridianoa), 15 meridianoa, -15 meridianoa, etab. Aurkitu 150 meridianoa igarotzen den herrialde bat.
ഀ
ഀ
- ഀ
˚-ko aldea duten bi meridianoren artean dagoen eremu (ziri-gainazal , edo, laranja-atal) bakoitzari ordu-eremu deritzo. Zure ustez, zein da izen horren arrazoia?
ഀ
ഀ
Adibidez, ordu-eremu bat da Greenwich-ko meridianoaren eta -15 meridianoaren arteko eremua.
ഀ
ഀ
- ഀ
Ondoz ondoko bi paraleloren (ekuatorearen planoaren plano paralelotan dauden zirkunferentziak) artean beti angelu bereko distantzia dago. Erabili puntu urdina ondoz ondoko paraleloek zer angelu osatzen duten jakiteko.
ഀ
ഀ
- ഀ
Beraz, guztira, zenbat paralelo (ekuatorea, "0 paraleloa" ,alde batera utzita) daude irudikatuta Lurrean (Hego Polotik gertu daudenak barne, nahiz eta horiek agerian ez egon)?
ഀ
ഀ
- ഀ
Aktibatu Paraleloa laukia. Mugitu latitudearen irristailua. Paralelo guztiek luzera bera al dute? Zergatik? Non dago horien guztien zentroa?
ഀ
ഀ
- ഀ
Desaktibatu Paraleloa laukia. Mugitu ezkerrerantz goiko irristailua, Erreferentziak menua bistaratzeko. Gutxi gorabehera, zer latitudetan dago Kantzer tropikoa? Eta Kaprikornio tropikoa?
ഀ
ഀ
- ഀ
Gutxi gorabehera, zer latitudetan dago zirkulu polar artikoa? Aurkitu al dezakezu erlazioren bat balio horren eta Kantzer tropikoaren latitudearen artean?
ഀ
ഀ
ഀ