Koordenatu geografikoak

Jarduera honetan, Lurraren azaleko zenbait punturen koordenatuak kalkulatuko dituzu, haien koordenatu geografikoak—latitudea eta longitudea— erabiliz. Une oro, sinplifikatzeko, joko dugu Lurra esfera perfektua dela.

 

Kalkulu-orriko A zutabeak herrialde guztiak ditu, alfabetikoki ordenatuta. Eta C zutabean, haien hiriburuak ageri dira. 206. errenkadatik aurrera, Espainiako beste hiri batzuk agertzen dira, eta baita munduko beste hiri handi batzuk ere.

 

Hiri bat hautatzeko, B zutabean, hiri horri dagokion gelaxkan, 1 jarri behar duzu, 0-aren ordez. Munduko bolan hiriaren izena ere ikusi nahi baduzu, idatzi 2, 1en ordez.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Sakatu   Erreproduzitu-Gelditu botoia, Lurra birarazi nahi duzunean. Mapan, bi puntu —bi herrialderen hiriburuak— daude markatuta. Hiriburuetako bat, Paris da. Ba al dakizu zein den bestea? (Argibidea: lotura handia du Parisekin, auto eta motorren lasterketa famatu bati esker. Aktibatu Izenak laukia, zure erantzuna egiaztatzeko.

  2. Ereparatu Parisen posizioari. Idatzi zure koadernoan haren latitudearen eta longitudearen zenbatespen bat. Ondoren, mugitu kalkulu-orriko irristailu bertikala, Frantzia aurkitu arte Mugitu kalkulu-orriko markoa, zure zenbatespena datu errealekin alderatzeko.

  3. Mugitu kalkulu-orriko irristailua, Paris eta beste hiria aurkitu arte. Ezeztatu marka horiek, B zutabean, dagokion gelaxkan 0 jarriz.

    Jarri marka berri bat B zutabean (1 - izena ikusi nahi ez baduzu; 2 - izena azaltzea nahi baduzu), zure hiriari dagokion gelaxkan, edo zure hiritik gertuen dagoen zerrendako hiriarenean (Espainiako 47 hiri daude). Idatzi dagozkion koordenatu geografikoak (latitudea eta longitudea). Greenwich-eko meridianoaren ekialdean ala mendebaldean zaude?

  4. Zenbatetsi hiri hauen latitudea eta longitudea, kalkulu-orria kontsultatu gabe.

    1. Madril

    2. New York

    3. Los Angeles

    4. Caracas

    5. Rio de Janeiro

    6. Beijing

    7. Bonbai

    8. Canberra

    Gero, markatu banan-banan munduko bolan, eta egiaztatu zenbat hurbildu zaren.

 



 

 

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.