Ordu-eremuak eta ordu-zonak

Jarduera honetan, munduko edozein herrialdetako ordu-zona eta haren ordu-eremua alderatuko ahal izango dituzu. Kalkulu-orriko A zutabeak,herrialde guztiak ditu, alfabetikoki ordenatuta. C zutabean, haien hiriburuak ageri dira, eta, F-n haien ordu-zona. 206. errenkadatik aurrera, Espainiako beste hiri batzuk agertzen dira, eta baita munduko beste hiri handi batzuk ere.

 

Hiri bat hautatzeko, B zutabean, hiri horri dagokion gelaxkan, 1 jarri behar duzu, 0-aren ordez. Munduko bolan hiriaren izena ere ikusi nahi baduzu, idatzi 2, 1en ordez. Hiri baten hautaketa ezeztatzeko, nahikoa da berriro 0 idaztea.

 

Gogoratu: ordu-eremua da Lurra zatitzen den 24 "zirietako" bakoitza, eta elkarren arteko distantzia 15° da.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Sakatu   Erreproduzitu-Gelditu botoia, Lurra birarazi nahi duzunean. Bilatu F zutabean Madrili dagokion ordu-zona, eta idatzi koadernoan.

  2. Aktibatu Beste batzuk laukia. Zer ordu-zona dagokie hiri hauei: Leon, Iruña, Alacant eta Aviles?

  3. Zer ordu-zona dagokio Las Palmas-i? Aurrekoekin bat al dator? Zergatik? Markatu Las Palmas munduko bolan.

  4. UT —Universal Time—siglak erloju atomikoen erreferentziazko orduari dagozkio (Londresko Greenwich-eko behatokiko ordutik oso hurbil). Horrela, Londresen 4:00ak (UT) direnean, Zaragozan 5:00ak (UT+1) dira. Handia al da Londrestik igarotzen den meridianoaren eta Zaragozatik igarotzen denaren arteko distantzia angeluarra? Alderatu bi hiriren longitudeak.

  5. Portugalen eta Kanariar uharteetan, Londresko ordu bera dute. Hala ere, Coruñak eta Varsoviak (UT+1) ordu bera dute. Alderatu bi hiri horien longitudeak. Bat al dator espero zenarekin? Markatu bi hiriak munduko bolan.

    Gogoan hartu "ordu-eremua" forma geometriko jakin bati dagokiola (gainazal esferikoaren hogeita lauren bat), baina leku jakin bateko "ordu-zona" eskualde irregular bat dela; ordu-zona horren forma lurralde-hitzarmenen ondorioa da, eta, horrenbestez, eragina dute irizpide geografikoek (herrialdeen arteko mugak, adibidez) nahiz beste batzuek (politikoak, komunikabidekoak, itunak, eta abar).

  6. E zutabeari jarraituz, aurkitu Espainiako bi hiri, 0° inguruko longitudea duena bata, eta, -15° ingurukoa duena bestea. Greenwich-eko meridianoak mugatzen dituen bi ordu-eremuetako bat, bada, bi hiri horietatik igarotzen diren meridianoen arteko eremuari egokituko zaio. Greenwich-ek duen ordu-zona (UT) bera duten hiri hauen artean, esan zein dagoen ordu-eremu horretan.

    1. Londres

    2. Dublin

    3. Lisboa

    4. Dakar

  7. Egin dezagun orain ariketa alderantziz. Lehengo ordu-eremu berean dauden beste hiri hauetako bik ez dute ordu-zona bera. Zeinek? Markatu horietako bakoitza munduko bolan.

    1. Uagadugu (Burkina Faso)

    2. Jamusukro (Boli Kosta)

    3. Madril

    4. Akkra (Ghana)

    5. Gibraltar

    6. Douglas (Man uhartea)

    7. Monrovia (Liberia)

 


 


 

 

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.