Norabideak (loxodromia)

Jarduera honek aukera emango dizu norabide bati eustea zer den ulertzeko, bai eta norabide bat aukeratzeak ekar ditzaken ondorioak ulertzeko ere.

 

Sakatu   Erreproduzitu-Gelditu botoia, Lurra birarazi nahi duzunean. Erabili + eta – teklak, irristailuen balioak doitzeko.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Lurreko edozein puntutatik (Ipar polotik izan ezik), iparralderantz (N norabidea) joan zaitezke, iparrorratzean beti puntu kardinal hori mantenduz. Non bukatuko da zure ibilbidea? Meridiano berean mantenduko al zara beti? Egiazta ezazu, puntua iparralderantz mugituz. Zer angelu osatzen du ibilbideak paralelo guztiekin?

  2. Lurreko edozein puntutatik (Hego poloa izan ezik), hegoalderantz (S norabidea) joan zaitezke, iparrorratzean beti puntu kardinal hori mantenduz. Non bukatuko da zure ibilbidea? Meridiano berean mantenduko al zara beti? Egiazta ezazu, puntua hegoalderantz mugituz. Zer angelu osatzen du ibilbideak paralelo guztiekin?

  3. Lurreko edozein puntutatik (polo bat izan ezik), ekialderantz (E norabidea) edo mendebalderantz (W norabidea) joan zaitezke, iparrorratzean beti puntu kardinal hori mantenduz. Non bukatuko da zure ibilbidea? Paralelo berean mantenduko al zara beti? Egiazta ezazu, puntua iparralderantz (N) eta mendebalderantz (W) mugituz. Zer angelu osatzen du ibilbideak meridiano guztiekin?

  4. Oinarrizko lau norabideaz gain (N-S eta E-W ibilbideak), ibilbide anitz ditugu aukeran. Nahikoa da aukeratzea zer angelurekin (-90° eta 90° artekoa) zeharkatu nahi dugun paralelo bakoitza (hau da, zer angelu osatzen duen ekuatorearekin). Aukeratutako angelua 0° bada, zer ibilbideri jarraituko diogu? Aktibatu Loxodromia laukia, eta doitu angelua 0°-ra, egiaztatzeko.

  5. Eta angelua 90° edo -90° denean? Doitu angelua balio horietara, egiaztatzeko.

  6. Orain, ikusiko dugu zer ibilbideri jarraituko geniokeen NE (ipar-ekialde) norabidea aukeratuko bagenu, hau da, ekuatorearekin 45°-ko angelua osatuko bagenu. Denbora askoan uste izan zen ibilbidea zirkulu maximo bat izango zela, hau da, abiapuntura itzuliko gintuen zirkunferentzia bat. Doitu angeluaren balioa, horrela ez dela egiaztatzeko. Non bukatuko da gure ibilbidea?

  7. Mugitu puntua norabidea aldatu gabe ibilbidea nola aldatzen den ikusteko. Lurraren inguruan biraka ageri den kurbari (berez, etengabe biraka ari da, bira hautemanezinak ematen, polo bakoitzaren inguruan) loxodromia deritzo (grezieraz, «loxós», zeihar, eta, «drómos», ibilbide). Egiaztatu nola aldatzen den haren forma angeluaren arabera. Zer angelu dagokio SW (hego-mendebaldea) norabideari?

  8. Zer angelu osatzen du ekuatorearekin SE (hego-ekialdea) norabideak?

  9. Aukeratutako angeluaren arabera, nola aldatzen da ibilbidearen luzera? Zeinentzat da luzeagoa: angelu txikientzat ala angelu handientzat?

  10. Baldin 22,5°-ko angeluari dagokion norabidea aukeratzen badugu, ba al dago ibilbide bera sortzen duen beste angeluren bat? Jakingo al zenuke esaten bi norabide hauetako zeini dagokion 22,5°-ko angelua?

      NNE (ipar ipar-ekialde)

    1. ENE (ekialde ipar-ekialdea)

    2. ESE (ekialde hego-ekialdea)

    3. SSE (hego hego-ekialdea)

    4. SSW (hego hego-mendebaldea)

    5. WSW (mendebalde hego-mendebaldea)

    6. WNW (mendebalde ipar-mendebaldea)

    7. NNW (ipar ipar-mendebaldea)

  11. Mugitu goiko irristailua ezkerreraino, Geografia menua aukeratzeko. Aktibatu Hiriak, Hiriburuak eta Izenak laukiak. Itzuli "puntu 1" menura, eta mugitu puntu urdina Dakarko koordenatu geografikoetara (14,7° latitudea eta -17,4° longitudea). Zer angelu aukeratu behar duzu Parisera zuzenean iristeko? Markaturik dagoen beste zein hiritatik igarotzen da ibilbide hori bera?
     

 


 

 

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.