਍ഀ ਍ഀ Neurketak਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ

Neurketak

਍ഀ
਍ഀ
਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ
਍ഀ

Jarduera honek angeluak neurtzen lagunduko dizu, eta lurrazaleko punturen arteko distantziak kalkulatzen (Lurra guztiz esferikoa dela joko dugu).

਍ഀ

 

਍ഀ

Sakatu   Erreproduzitu-Gelditu botoia, Lurra birarazi nahi duzunean. Erabili + eta – teklak, irristailuen balioak doitzeko.

਍ഀ
਍ഀ

਍ഀ  

਍ഀ

਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ Sentitzen dugu, baina GeoGebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

਍ഀ

਍ഀ  

਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ
਍ഀ

Galderak

਍ഀ
    ਍ഀ
  1. ਍ഀ

    Abiatzean, A puntua Parisen kokatzen du aplikazioak, B puntua Dakarren, eta C puntua New York-en. AOB, AOC eta BOC angeluak ere azaltzen dira. Zer esanahi dute angelu horiek? Desaktibatu "Lurrazala" laukia, egiaztatzeko.

    ਍ഀ
  2. ਍ഀ
  3. ਍ഀ

    Aktibatu "Lurrazala" laukia. AB, AC eta BC ortodromiak zirkulu maximoen arkuak dira. Kontuan izanik Lurraren zirkulu maximoak 40.000 km-ko zirkunferentzia duela (360˚), zenbat gradu dira mila kilometro?

    ਍ഀ
  4. ਍ഀ
  5. ਍ഀ

    Kalkulatu Paris eta Dakar (AB arkua), Paris eta New York (AC arkua), eta Dakar eta New York (BC arkua) hirien arteko distantziak, lurrazalaren gainean.

    ਍ഀ
  6. ਍ഀ
  7. ਍ഀ

    Distantzia horiek kalkula daitezke badakigulako zer angelu osatzen dituen Lurraren zentroak hiri-bikote bakoitzarekin eta Lurraren erradioarekin. Eratostenes matematikari greziarrak, K.a. III. mendean, kontrakoa egin zuen: bi hirien arteko distantziatik abiatuta, Lurraren erradioa kalkulatu zuen.
    ਍ഀ
    ਍ഀ Egiptoko Alexandria (31,2˚ latitudea, 29,9˚ longitudea) eta Asuan (24,1˚ latitudea, 32,9˚ longitudea) hiriak meridiano berean daude (3˚-ko aldea dute). Desaktibatu C puntua, eta jarri A eta B puntuak posizio horietan. (Oharra: Eratostenesen garaian, Asuan hiriak Siena zuen izena.)
    ਍ഀ
    ਍ഀ Asuan, ia-ia, Kantzer tropikoan dago, eta Alexandria, berriz, 800 km iparralderantz. Udako solstizioan (ekainak 20-21), eguerdian, eguzki-izpiek perpendikularki jotzen dute Asuanen (tropikoan dagoelako); Alexandrian, berriz, une horretan, eguzkiaren inklinazioa 7,2˚ da.
    ਍ഀ
    ਍ഀ Beraz, Asuanen eta Alexandriaren arteko angelua 7,2˚ ingurukoa da. Eratostenesek uste zuen bi hirien arteko distantzia 786 km zela, eta datu horrekin kalkulatu zuen bi hiri horietatik igarotzen den zirkunferentzia maximoaren luzera. Zer balio aurkitu zuen? Gaur egun, ordea, badakigu 40.000 km inguru neurtzen duela. Alde handia al dago bi balioen artean? Zirkunferentzia maximoaren baliotik abiatuta, Eratostenesek Lurraren erradioa kalkulatu zuen. Zenbat kilometrotan huts egin zuen? Zer errore-ehuneko egin zuen?

    ਍ഀ
  8. ਍ഀ
  9. ਍ഀ

    Aktibatu berriro C puntua. Jarri A puntua Ipar poloan, eta B eta C puntuak, ekuatoretik kanpoko edozein posiziotan. Zer angelu osatzen du meridiano bakoitzak ekuatorearekin? Zenbat neurtzen du, beraz, B-n eta C-n, meridianoak eta ekuatoreak mugatzen duten angeluak? Zenbat da angeluen batura, B-n eta C-n?
    ਍ഀ
    ਍ഀ Betetzen al da, ABC triangelu aldekurbatu horretan, triangeluaren hiru angeluen batura 180˚ dela? Zergatik?
    ਍ഀ
    ਍ഀ Egia esan, Lurraren azaleraren gainean marrazturiko edozein triangeluren angeluen batura 180˚ baino handiagoa da beti. Gehienez zer balio izan dezake batura horrek? Batura hori lortzeko, non jar ditzakegu A, B eta C puntuak ?

    ਍ഀ
  10. ਍ഀ
਍ഀ


਍ഀ  

਍ഀ

਍ഀ
਍ഀ  

਍ഀ

 

਍ഀ
਍ഀ
਍ഀ
਍ഀ






 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.

਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ