Buztingintza-tornua

Irudi lau bat (poligono bat, esaterako) zuzen baten inguruan (biraketa-ardatza) biratzen dugunean, "biraketa gorputz" bat lortzen dugu.

 

Kanpoko azalerak "biraketa-azalera" du izena. Sarritan ikusten ditugu horrelako azalerak: edalontziak, kopak, ontziak, baloiak, mahai-lanparak, bonbillak, boligrafoak, tapoiak, zibak, puntak, deposituak, gangak, txirrikak, bonbonak, loreontziak, kupulak, buiak, botilak, pertzak, pilak, flaskoak, poteak, katiluak, diskoak, kanpaiak, eta abar.

 

Aplikazio honetan, biraketa-gorputzak sortuko ditugu, buztinlariak zeramika-lanak egiteko tornua erabiltzen duen bezala, gutxi gorabehera.

 


Sakatu irudi hau
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, zure nabigatzailean egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Deskriba ezazu nola jarri behar dituzun puntu urdinak zilindro bat lortzeko. Zer motatako irudi laua da, biratzean zilindro bat ematen duena?

  2. Deskriba ezazu nola jarri behar dituzun puntu urdinak zilindro bat ahalik eta lodiena lortzeko.

  3. Deskriba ezazu nola jarri behar dituzun puntu urdinak aurrekoaren lodieraren erdia duen zilindro bat lortzeko.

  4. Deskriba ezazu nola jarri behar dituzun puntu urdinak kono bat lortzeko. Zer motatako irudi laua da, biratzean kono bat ematen duena?

  5. Deskriba ezazu nola jarri behar dituzun puntu urdinak kono-enbor bat lortzeko. Zer motatako irudi laua da, biratzean kono-enbor bat ematen duena?

  6. Deskriba ezazu nola jarri behar dituzun puntu urdinak arkatz txiki eta zorroztu bat lortzeko.

  7. Deskriba ezazu nola jarri behar dituzun puntu urdinak gezi txiki bat lortzeko.

  8. Deskriba ezazu nola jarri behar dituzun puntu urdinak txirrika bat lortzeko.

  9. Deskriba ezazu nola jarri behar dituzun puntu urdinak diabolo bat lortzeko.
     

     

  10. Deskriba ezazu nola jarri behar dituzun puntu urdinak esferaren antz ahalik eta handiena izango duen gorputz bat lortzeko aplikazioarekin. Zer motatako irudi laua da, biratzean esfera bat ematen duena?

  1. Puntu urdin guztiak lerrokatuta badaude, zer gorputz-mota lor dezakezu?

  2. Tornuaren altuera eta diametroa, biak, 13 cm badira, zenbat da osatu daitekeen zilindro handienaren bolumena? Eta kono handienarena? Eta esfera handienarena?

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.