Piramidearen bolumena

Aplikazio honen laguntzarekin, erraz ondorioztatuko duzu zein den piramidearen bolumena.

 


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

Idatzi erantzunak zure koadernoan.

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, ziurtatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko)

 

Galderak

  1. Kuboaren ertzak 6 cm baditu, zein da kuboaren bolumena? Zein da kuboaren aurpegi bakoitzaren azalera?

  2. Kuboaren ertzak 12 cm baditu, zein da kuboaren bolumena? Zein da kuboaren aurpegi bakoitzaren azalera?

  3. Kuboaren ertzak L cm baditu, zein da kuboaren bolumena? Zein da kuboaren aurpegi bakoitzaren azalera?

  4. Eraman "Garatu" irristailua eskuin-muturreraino. Zer erlazio dago kuboaren altueraren eta piramide bakoitzaren altueraren artean? Kuboaren bolumena zenbat piramide berdinen bolumenaren baliokidea da?  Kubo erdiaren bolumena zenbat piramide berdinen bolumenaren baliokidea da?

  5. Kuboaren ertzak 6 cm baditu, zein da piramide bakoitzaren bolumena? Eta 12 cm baditu? Eta L cm baditu?

  6. Piramide baten altuera 6 cm da, eta haren oinarria aldea 6 cm duen karratu bat da; zein da piramidearen bolumena?

  7. Piramide baten altuera 6 cm da, eta haren oinarria aldea 12 cm duen karratu bat da; zein da piramidearen bolumena?

  8. Hau da edozein piramide zuzenaren bolumena: oinarriaren azaleraren herena bider altuera. Egiaztatu ea aurreko galderen erantzunetan formula hori betetzen den.

  9. Eraikuntza honek frogatzen du, halaber, edozein piramide zeiharren bolumena oinarriaren azaleraren herena bider altuera dela. Zergatik?

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.