Naturan topa ditzakegun espiralak

Zenbait frutaren haziak, zenbait zuhaitzen hostoen kokapena, lore batzuen petaloak... eredu berari jarrituz banatzen dira: 1, 1, 2, 3, 4, 5, 13... zenbakiek Fibonacci-ren segida delakoa osatzen dute; ikus dezakezun bezala, segidako zenbaki bakoitza aurreko biak batuz lortzen da.

 


Sakatu irudiaren gainean
informazio gehiago lortzeko

 

Pinuetako pinaburuetan, jaten ditugun pinaburu tropikaletan edo eguzki-lorearen lorean bi noranzko desberdinetan kokaturiko espiralak topa ditzakegu, irudi hauetan ikus ditzakezun moduan:

          

Noranzko batean zein bestean topatzen dugun espiral kopurua bat dator beti Fibonacci-ren segidako ondoz-ondoko bi gairekin. Aplikazio honen bitartez, hori frogatzeko aukera izango dugu.

 


Sakatu irudiaren gainean
jarraibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebra-appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko)

 

Galderak

  1. Aztertu irudiaren goialdean agertzen den pinaburua. Ezkerralderantz eta eskuinalderantz bilduz doazen espiralak ikus ditzakezu. Irudiaren behealdean gorriz irudikatu ditugu erloju-orratzen noranzkoan biratzen diren espiralak eta urdinez kontrako noranzkoan biratzen direnak. Noranzko batean biratzen diren 5 espiral daude eta kontrako noranzkoan 8. Fibonacci-ren segidako zenbakiak dira.

  2. Klikatu Pinaburuak laukitxoa. Ezkerraldeko pinaburuan kontrako noranzkoan biratzen diren espiral bana nabarmendu ditugu. "Arku gorria" erreminta aukeratu, eta marraztu arkuak gorriz irudikaturiko espiralaren noranzko berean biratzen diren espiralen gainean. Zenbatu gorriz irudikaturiko espiral guztiak. Aukeratu "Arku berdea" erreminta, eta marraztu arkuak espiral berdeak daukan noranzko berean biratzen diren espiraletan. Zenbatu espiral berde guztiak. Zenbat espiral zenbatu dituzu noranzko bakoitzean?

  3. Gainerako bi pinaburuetan, zenbatu noranzko bakoitzean topa ditzakegun espiralak, "arku gorria" eta "arku berdea" erremintak erabiliz.

  4. Klikatu botoia, aplikazioa berrabiarazteko. Klikatu "Eguzki-loreak" laukitxoa. "Arku gorria" eta "Arku berdea" erremintak erabiliz, zenbatu noranzko bakoitzean topa dezakegun espiral kopurua. Fibonacci-ren segidako zenbakiak dira?

  5. Aztertu dituzun pinaburu eta eguzki-lore guztietan berdin gertatzen da. Horregatik, pinaburu batean noranzko berean biratzen diren 13 espiral zenbatu baldin baditugu, aurkako noranzkoan biratzen diren zenbat espiral izango ditugu?

  6. Eguzki-lore handi batek noranzko batean biratzen diren 55 espiral baldin badauzka, izan al ditzake kontrako noranzkoan biratzen diren 21?

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.