਍ഀ ਍ഀ 1 taldea਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ

1 (o, p1) taldea

਍ഀ
਍ഀ
਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ
਍ഀ

Oraindik irakurri ez baduzu, irakurri mosaiko periodikoen isometria taldeei buruzko informazio orokorra. Horretarako, klikatu beheko irudian:

਍ഀ

 

਍ഀ

਍ഀ
਍ഀ Mosaikoen isometria taldeak

਍ഀ

 

਍ഀ

Komeni da taldeen zenbaki-ordenari jarraitzea.

਍ഀ

 

਍ഀ

Jarduera honetan, 1 (o, p1) taldea aztertuko duzu. Talde berezia eta oso sinplea da: azulejuaren barnean ez da dekorazio-motiboen kopiarik egiten. Simetriarik ez duen edozer irudikatzen da azulejuan; adibidez, alboz ikusitako zisne bat. Hala, mosaikoaren simetria bakarrak azulejuen translazioek osatutakoak izango dira.

਍ഀ
਍ഀ

਍ഀ  

਍ഀ

਍ഀ ਍ഀ Sentitzen dugu, baina GeoGebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

਍ഀ

਍ഀ  

਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ
਍ഀ

Galderak

਍ഀ
    ਍ഀ
  1. ਍ഀ

    Mugitu azulejuaren erpina (puntu berdea), eta aztertu aldaketak. Zer motatako paralelogramoa da azulejua? Erpina lekuz aldatuz, lauki-forma har dezake? Eta erronbo-forma? Eta laukizuzen-forma?

    ਍ഀ
  2. ਍ഀ
  3. ਍ഀ

    "Jatorrizko gelaxka" esaten zaio dekorazio-motiboa (zisnea) jartzen dugun azulejuaren zatiari. Kasu honetan, azuleju osoa da jatorrizko gelaxka. Ezgaitu eta gaitu laukitxo hori zer gertatzen den ikusteko. Ohartu lauzetako bat grisean agertzen dela. Zisnearen irudia simetriarik ez duen beste motibo batez aldatzen badugu, zisnearen adibidean baino simetria gehiago ala gutxiago izango ditugu?

    ਍ഀ
  4. ਍ഀ
  5. ਍ഀ

    Utzi gaituta "Jatorrizko gelaxka" laukitxoa. Ezgaitu eta gaitu "Azulejua" laukitxoa. Ohartu laukitxoa ezgaituta dagoenean askoz zailagoa dela azulejuen banaketa zehatzaz konturatzea. Gaitzean, azuleju bakoitzaren ertzak ageri dira. Zer motatako zuzenak osatzen dituzte ertzek elkarrekin batzean?

    ਍ഀ
  6. ਍ഀ
  7. ਍ഀ

    Utzi gaituta "Azulejua" laukitxoa. "Aplikatu simetriak" laukitxoa gaitzean, ez da ezer aldatzen. Zergatik? (Oharra: laukitxo honek ez ditu kontuan hartzen translazioz osatutako simetriak.)

    ਍ഀ
  8. ਍ഀ
  9. ਍ഀ

    Ezgaitu "Azulejua" laukitxoa, eta gaitu "Translazio-bektoreak" laukitxoa. Mugitu itzazu erdiko puntu berdetik. Zer adierazten dute bektore horiek? Gaitu berriro "Azulejua" laukitxoa. Zer erlazio dago bektore horien eta azuleju bakoitzaren artean?

    ਍ഀ
  10. ਍ഀ
  11. ਍ഀ

    Ezgaitu "Translazio-bektoreak" laukitxoa. "Biraketa-zentroak" laukitxoa gaitzean, ez da ezer aldatzen. Zergatik?

    ਍ഀ
  12. ਍ഀ
  13. ਍ഀ

    "Islapen-ardatzak" laukitxoa gaitzean, ez da ezer aldatzen. Zergatik?

    ਍ഀ
  14. ਍ഀ
  15. ਍ഀ

    Gaitu "Kopiatu mosaikoaren zati bat" laukitxoa. Mugitu kopia gezi gorrien irudia mugituz. Zenbat mugitu behar duzu kopia berriro jatorrizkoarekin bat egin dezan? Zer izen du desplazamenduz lortutako simetria horri dagokion isometriak?

    ਍ഀ
  16. ਍ഀ
  17. ਍ഀ

    Gaitu Zentratu laukitxoa kopia hasierako egoerara bueltatzeko. Gaitu "Biratu angelu jakin bat" laukitxoa, eta aukeratu 90º-ko angelu bat (zehaztasun handiagoa izateko, erabili teklatuko + eta - botoiak). Kopiak jatorrizkoarekin bat egiten du? Zergatik?

    ਍ഀ
  18. ਍ഀ
  19. ਍ഀ

    Biratu kopia 180º. Kopiak jatorrizkoarekin bat egiten du? Zergatik?

    ਍ഀ
  20. ਍ഀ
  21. ਍ഀ

    Biratu kopia 360º. Kopiak jatorrizkoarekin bat egiten du? Zergatik?

    ਍ഀ
  22. ਍ഀ
  23. ਍ഀ

    Ezgaitu "Zentratu" eta "Biratu angelu jakin bat" laukitxoak. Gaitu "Islatu horizontalean" laukitxoa. Zer adierazten du segmentu moreak? Kopiak jatorrizkoarekin bat egiten du? Zergatik?

    ਍ഀ
  24. ਍ഀ
  25. ਍ഀ

    Kopiaren (paralelogramo urdina) ertzek jatorrizko ertzekin bat egiten dute? Zergatik?

    ਍ഀ
  26. ਍ഀ
  27. ਍ഀ

    Kopiaren bi translazio jarraian egitean, translazio berri bat lortzen da? Translazio biren konposizioa beti translazio bat izango dela uste duzu?

    ਍ഀ
  28. ਍ഀ
  29. ਍ഀ

    Idatzi "o" talde honetan ageri diren isometria mota guztiak.

    ਍ഀ
  30. ਍ഀ
  31. ਍ഀ

    Ezgaitu "Jatorrizko gelaxka" eta "Kopiatu mosaikoaren zati bat" laukitxoak. Gaitu "Irudi librea" laukitxoa. Puntu bat ageriko da. Mugitu azulejuaren zati grisetik. Gaitu Arrastoa laukitxoa, eta mugitu berriro puntua. Azaldu zer gertatzen den. Marrazteari utzi nahi badiozu, ezgaitu Arrastoa laukitxoa, eta, beste tokiren batean marrazten jarraitzeko, gaitu ezazu. Mugitu borragoma utzitako arrastoak ezabatzeko.

    ਍ഀ
  32. ਍ഀ
  33. ਍ഀ

    Mugitzen duzun puntuaren posizioaren arabera, kolore bat edo beste agertuko da. Horrela, kasu gehienetan, emaitza ikusgarriak eta atseginak lortuko dira. Aukera oso gomendagarria da. Baina zure kolore-paleta propioa erabiltzeko aukera ere baduzu. Horretarako, gaitu "Nire koloreak" laukitxoa. Gaitu ezazu, eta saiatu dekorazio-motiboren bat irudikatzen (hartu arkatza goialdetik) kolore desberdinak zure gustura aukeratuz.
    ਍ഀ
    ਍ഀ  

    ਍ഀ
  34. ਍ഀ
਍ഀ

 

਍ഀ

 

਍ഀ
਍ഀ
਍ഀ
਍ഀ






 HASIERA    Creative Commons License Jose Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.

਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ ਍ഀ