3 (*x, cm) taldea

Oraindik irakurri ez baduzu, irakurri mosaiko periodikoen isometria taldeei buruzko informazio orokorra. Horretarako, klikatu beheko irudian:

 


Mosaikoen isometria taldeak

 

Komeni da taldeen zenbaki-ordenari jarraitzea.

 

Jarduera honetan, 3 taldea (*x, cm) aztertuko duzu. Bi mosaiko talde daude erronbo-formako azulejuekin lor daitezkeenak, eta jarduera honetan aztertuko duzuna bietako lehenengoa da. Noski, erronboideekin osatu daitezkeenak ere badira (erronboa baita erronboidearen kasu partikular bat). Hau da, azulejua higitzeaz gainera, edo aurretik azulejuaren barneko dekorazio-motiboa 180° biratzeaz gainera (o eta 2222 taldeak), orain, erronboak simetria gehiago duenez, beste talde bi gehiago ditugu: *x eta 2*22.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Jatorrizko gelaxkaren erpina (puntu berdea) lekuz aldatuz, lauzak karratu-forma har dezake? Eta karratua ez den laukizuzen-forma?

  2. Dekorazio-motiboa (zisnea) jartzen dugun lauzaren zati zuriari "Jatorrizko gelaxka" esaten zaio. Kasu honetan, lauzaren erdia (1/2) da jatorrizko gelaxka. Gaitu eta ezgaitu laukitxo hori, eta ikusi zer gertatzen den. Azaldu nola banatu den azulejua bi zatitan.

  3. Utzi gaituta "Jatorrizko gelaxka" laukitxoa, eta gaitu "Aplikatu simetriak", eta "Azulejua" laukitxoak. Azaldu zer gertatzen den, eta horren zergatia. Zer motatako simetria aplikatu da?

  4. Gaitu "Translazio-bektoreak" laukitxoa. Mugitu itzazu erdiko puntu berdetik. Zer adierazten dute bektore horiek? Badago beste translazio-norabiderik? Posible da translazio-bektoreak azulejuaren ertzekiko paraleloak izatea?

  5. Ezgaitu "Translazio-bektoreak" laukitxoa. "Biraketa-zentroak" laukitxoa gaitzean, ez da ezer aldatzen. Zergatik?

  6. Zer gertatzen da "islapen-ardatzak" laukitxoa gaitzean? Non agertuko dira segmentu moreak? Zergatik?

  7. Ezgaitu "Islapen-ardatzak" laukitxoa, eta gaitu "Kopiatu mosaikoaren zati bat" laukitxoa. Mugitu kopia gezi gorrien irudia mugituz. Zenbat mugitu behar duzu kopia berriro jatorrizkoarekin bat egin dezan? Zer izen du desplazamenduz lortutako simetria horri dagokion isometriak?

  8. Gaitu "Zentratu" laukitxoa kopia hasierako egoerara bueltatzeko. Gaitu "Biratu angelu jakin bat" laukitxoa. Badago 0° eta 360° ez den angelurik kopiak jatorrizkoarekin bat egitea posible egiten duenik?

  9. Ezgaitu "Zentratu" eta "Biratu angelu jakin bat" laukitxoak. Gaitu "Islatu horizontalean" laukitxoa. Zer adierazten du segmentu moreak? Kopiak jatorrizkoarekin bat egiten du? Zergatik?

  10. Ezgaitu "Horizontalean islatu" laukitxoa, eta gaitu "Islapena desplazamenduarekin" laukitxoa. Zer adierazten du lerro more etenak? Posible da gezi gorrien irudia mugitzea kopiak jatorrizkoarekin bat egiten duen arte? Hori lortzeko, non jarri behar dira gezi gorriak?

  11. Azaldu zure hitzekin zer den "Islapena desplazamenduarekin" eta nola lortzen den.

  12. Azulejua egitean, ez dugu erabili islapena desplazamenduarekin aukera (islapena bakarrik erabili da). Zergatik uste duzu agertu dela islapen desplazatu hori mosaikoan?

  13. Kopian bi islapen jarraian eginez gero, zer lortuko genuke? Zer motatako isometria osatzen du bi islapen paraleloren konposizioak?

  14. Kopian bi islapen desplazatu jarraian eginez gero, zer lortuko zenuke? Zer motatako isometria osatzen du bi islapen desplazaturen konposizioak?

  15. Lehenik kopia islatuko bazenu eta ondoren islapen desplazatu bat egingo bazenu, zer gertatuko litzateke? Eta,alderantziz, lehenengo islapen desplazatua egingo bazenu eta ondoren islatu?

  16. Idatzi *x talde honetan ageri diren isometria mota guztiak.

  17. Ezgaitu "Jatorrizko gelaxka"Aplikatu simetriaketa "Kopiatu mosaikoaren zati bat" laukitxoak. Gaitu "Irudi librea", eta "Arrastoa" laukitxoak. Egin mosaikoz osatutako zenbait diseinu (hartu arkatza goiko muturretik), eta begiratu haietako bakoitzean agertzen diren simetria motak, irudikatutako dekorazio-motiboa edozein dela ere.

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.