5 (**, pm) taldea

Oraindik irakurri ez baduzu, irakurri mosaiko periodikoen isometria taldeei buruzko informazio orokorra. Horretarako, egin klik beheko irudian:

 


Mosaikoen isometria taldeak

 

Komeni da taldeen zenbaki-ordenari jarraitzea.

 

Jarduera honetan, 5 (**, pm) taldea aztertuko duzu. Bost mosaiko talde daude laukizuzen-formako azulejuekin lor daitezkeenak, eta jarduera honetan aztertuko duzuna da horietatik lehena. Noski, erronboideekin osatu daitezkeenak ere badira (erronboidearen kasu partikular bat baita laukizuzena). Hau da, azulejua higitzeaz gain, edo aurretik azulejuaren barneko dekorazio-motiboa 180° biratzeaz gain (o eta 2222 taldeak), orain, laukizuzenak simetria gehiago duenez, beste bost talde gehiago ditugu: **, xx, *2222, 22x eta 22*.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Mugitu jatorrizko gelaxkaren erpina (puntu berdea), eta aztertu zer gertatzen den. Zer motatako isometriak (biraketak edo islapenak) ikus ditzakezu azulejuan?

  2. "Jatorrizko gelaxka" esaten zaio dekorazio-motiboa (zisnea) jartzen dugun azulejuaren zati zuriari. Kasu honetan, azulejuaren erdia (1/2) da jatorrizko gelaxka. Ezgaitu eta gaitu laukitxo hori, zer gertatzen den ikusteko. Azaldu nola banatu den azulejua bi zatitan.

  3. Utzi gaituta "Jatorrizko gelaxka" laukitxoa, eta gaitu "Aplikatu simetriak" eta "Azulejua" laukitxoak. Azaldu zer gertatzen den, eta horren zergatia. Zer motatako simetria aplikatu da?

  4. Gaitu "Translazio-bektoreak" laukitxoa. Mugi itzazu erdiko puntu berdetik. Zer adierazten dute bektore horiek?

  5. Badago beste translazio-norabiderik?

  6. Ezgaitu "Translazio-bektoreak" laukitxoa. "Biraketa-zentroak" laukitxoa gaitzean, ez da ezer aldatzen. Zergatik?

  7. Zer gertatzen da "Islapen-ardatzak" laukitxoa gaitzean? Non ageri dira zuzenki moreak? Zergatik?

  8. Ispilu moreez gain, ikusten duzu beste ispilurik beste norabideren batean?

  9. Mosaikoak badu desplazatutako islapenik? Non?

  10. Ezgaitu "Islapen-ardatzak" laukitxoa, eta gaitu "Kopiatu mosaikoaren zati bat" laukitxoa. Mugitu kopia gezi gorrien irudia mugituz. Zenbat mugitu behar duzu kopia berriro jatorrizkoarekin bat etor dadin? Zer izen du desplazamenduz lortutako simetria horri dagokion isometriak?

  11. Gaitu "Zentratu" laukitxoa kopia hasierako egoerara bueltatzeko. Gaitu "Biratu angelu jakin bat"Badago angelurik, 0° edo 360°-koa ez denik, zeinetan kopia eta jatorrizkoa bat datozenik?

  12. Ezgaitu "Zentratu" eta "Biratu angelu jakin bat" laukitxoak. Gaitu "Islatu horizontalean" laukitxoa. Zer adierazten du segmentu moreak? Kopia eta jatorrizkoa bat al datoz? Zergatik?

  13. Kopian bi islapen jarraian eginez gero, zer lortuko zenuke?

  14. Zer motatako isometria osatzen du bi islapen paraleloren konposizioak?

  15. Idatzi ** talde honetan ageri diren isometria mota guztiak.

  16. Zer ezaugarri komun dituzte talde honek eta 1 (o) eta 3 (*x) taldeek, 2 (2222) eta 4 (2*22) taldeetatik bereizten dituztenak?

  17. Ezgaitu "Horizontalean islatu" "Jatorrizko gelaxka" "Aplikatu simetriak" eta "Kopiatu mosaikoaren zati bat" laukitxoak. Gaitu "Irudi librea" eta "Arrastoa" laukitxoak. Egin mosaikoz osatutako zenbait diseinu (hartu arkatza goiko muturretik), eta begiratu horietako bakoitzean agertzen diren simetria motak, irudikatutako dekorazio-motiboa edozein delarik ere.

 

 

 








HASIERA    Creative Commons LicenseCreative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.