-
Mugitu jatorrizko gelaxkaren erpina (puntu berdea), eta aztertu zer gertatzen den. Zer motatako isometriak (biraketak edo islapenak) ikus ditzakezu azulejuan?
-
"Jatorrizko gelaxka" esaten zaio dekorazio-motiboa (zisnea) jartzen dugun azulejuaren zati zuriari. Kasu honetan, azulejuaren laurdena (1/4) da jatorrizko gelaxka. Desgaitu eta gaitu laukitxo hori, eta ikusi zer gertatzen den. Azaldu nola banatu den azulejua lau zatitan.
-
Utzi gaituta "Jatorrizko gelaxka" laukitxoa, eta gaitu "Aplikatu simetriak" eta "Azulejua" laukitxoak. Azaldu zer gertatzen den, eta horren zergatia.
-
Gaitu "Translazio-bektoreak" laukitxoa. Mugitu itzazu erdiko puntu berdetik. Zer adierazten dute bektore horiek? Badago beste translazio-norabiderik?
-
Ezgaitu "Translazio-bektoreak" laukitxoa. Zer gertatzen da "Biraketa-zentroak" laukitxoa gaitzean? Non ageri dira puntu gorriak? Zergatik?
-
"Islapen-ardatzak" laukitxoa gaitzean, ez da ezer aldatzen. Zergatik?
-
Mosaikoak badu desplazatutako islapenik? Non ageri dira irristatze-ardatzak?
-
Gaitu "Kopiatu mosaikoaren zati bat" laukitxoa. Mugitu kopia gezi gorrien irudia mugituz. Zenbat mugitu behar duzu kopia berriro jatorrizkoarekin bat etor dadin? Zer izen du desplazamenduz lortutako simetria horri dagokion isometriak?
-
Gaitu "Zentratu" laukitxoa kopia hasierako egoerara bueltatzeko. Gaitu "Biratu angelu jakin bat" laukitxoa, eta aukeratu 180°-ko angelua (zehaztasun handiagoa izateko, erabili teklatuko + eta - botoiak). Jarri txintxetaren punta (mugitu txintxetaren burua) justu puntu gorrietako batean. Zer gertatzen da? Zergatik? Biraketa-angelua 180°-an mantenduz, mugitu txintxeta beste puntu gorri bateraino. Zer gertatzen da? Zergatik? Zein da biraketa-zentro horietako bakoitzaren ordena?
-
Ohartu zaitez bakarrik 2 zentro nabari direla. Bi horiek higituz edo biratuz lortzen dira beste guztiak. Egiaztatu mosaikoaren kopia urdina bi puntu gorri horien inguruan 180° berriro biratuz. Hala ere, nabarmendutako puntu horietako batetik inoiz ezingo dugu bestea lortu. Bi biraketa-zentro horiek independenteak direla esaten da, eta isometria talde honi 22x izena ematen zaio; hau da: bi biraketa-zentro independente ditu, eta islapen desplazatu bat.
-
Azulejuak 2 ordenako biraketa-zentro bakarra badu, zergatik ageri da beste zentro independente bat mosaikoan?
-
Ezgaitu "Errotazio-zentroak", "Zentratu" eta "Biratu angelu jakin bat" laukitxoak. Gaitu "Islatu horizontalean" laukitxoa. Zer adierazten du segmentu moreak? Kopia eta jatorrizkoa bat al datoz? Zergatik?
-
Ezgaitu "Horizontalean islatu" laukitxoa, eta gaitu "Islapena desplazamenduarekin(1)" laukitxoa. Zer adierazten du segmentu moreak? Kopia segmentuaren norabidean higitzen baduzu, kopiak eta jatorrizkoak bat egiten dute? Zergatik?
-
Ezgaitu "Islapena desplazamenduarekin(1)" laukitxoa, eta gaitu "Islapena desplazamenduarekin(2)" laukitxoa. Zer adierazten du segmentu moreak? Kopia segmentuaren norabidean higitzen baduzu, kopiak eta jatorrizkoak bat egiten dute? Zergatik?
-
Azulejua sortzean, ez ditugu bi islapen desplazatu egin (ardatz horizontaleko islapen desplazatu bakarra egin dugu). Zergatik uste duzu agertu dela mosaikoan ardatz bertikaleko beste islapen desplazatu hori?
-
Idatzi 22x talde honetan ageri diren isometria mota guztiak.
-
Ezgaitu "Jatorrizko gelaxka", "Aplikatu simetriak" eta "Kopiatu mosaikoaren zati bat" laukitxoak. Gaitu "Irudi librea" eta "Arrastoa" laukitxoak. Egin mosaikoz osatutako zenbait diseinu (hartu arkatza goiko muturretik), eta begiratu horietako bakoitzean agertzen diren simetria motak irudikatutako dekorazio-motiboa edozein delarik ere.