-
Mugitu jatorrizko gelaxkaren erpina (puntu berdea), eta aztertu zer gertatzen den. Zer motatako isometriak (biraketak edo islapenak) ikus ditzakezu azulejuan?
-
"Jatorrizko gelaxka" esaten zaio dekorazio-motiboa (zisnea) jartzen dugun azulejuaren zati zuriari. Kasu honetan, azulejuaren seirena (1/6) da jatorrizko gelaxka. Desgaitu, eta gaitu laukitxo hori, eta ikusi zer gertatzen den. Azaldu nola banatu den azulejua sei zatitan.
-
Utzi gaituta "Jatorrizko gelaxka" laukitxoa, eta gaitu "Aplikatu simetriak" eta "Azulejua" laukitxoak. Azaldu zer gertatzen den, eta horren zergatia. Konparatu azulejua egiteko era hori 14 (*333) taldekoa egiteko erabili denarekin. Zertan dute antza? Zergatik ez da azuleju bera lortzen?
-
Ezgaitu "Translazio-bektoreak" laukitxoa. Mugitu itzazu erdiko puntu berdetik. Zer adierazten dute bektore horiek? Badago beste translazio-norabiderik?
-
Ezgaitu "Translazio-bektoreak" laukitxoa. Zer gertatzen da "Biraketa-zentroak" laukitxoa gaitzean? Non ageri dira puntu gorriak? Zergatik?
-
Zer gertatzen da "Islapen-ardatzak" laukitxoa gaitzean? Non ageri dira zuzen moreak? Zergatik? Ohartu zaitez beste ispilu sorta (horiz) batzuk ageri direla. Zergatik?
-
Mosaikoak badu desplazatutako islapenik? Non ageri dira irristatze-ardatzak?
-
Ezgaitu "Islapen-ardatzak" laukitxoa, eta gaitu "Kopiatu mosaikoaren zati bat" laukitxoa. Mugitu kopia gezi gorrien irudia mugituz. Zenbat mugitu behar duzu kopia berriro jatorrizkoarekin bat etor dadin? Zer izen du desplazamenduz lortutako simetria horri dagokion isometriak?
-
Gaitu Zentratu laukitxoa kopia hasierako egoerara bueltatzeko. Gaitu "Biratu angelu jakin bat" laukitxoa, eta aukeratu 120°-ko angelua (zehaztasun handiagoa izateko, erabili teklatuko + eta - botoiak). Jarri txintxetaren punta (mugitu txintxetaren burua) justu puntu gorrietako batean. Zer gertatzen da? Zergatik?
-
Biraketa-prozesua hobeto ikusteko, aldatu angelua astiro 0° eta 120° balioen artean. Biraketa-prozesuan, kopiako zer puntu dator beti bat jatorrizkoarekin?
-
Biraketa-angelua 120°-an mantenduz, mugitu txintxeta beste puntu gorri bateraino. Zer gertatzen da? Zergatik? Zein da biraketa-zentro gorri horietako bakoitzaren ordena? Zer gertatzen da angeluak 240° balioa hartzen duenean?
-
Ohartu zaitez bakarrik 2 zentro nabari direla. Bi horiek higituz edo biratuz lortzen dira beste guztiak. Egiaztatu mosaikoaren kopia urdina bi puntu gorri horien inguruan 120° eta 240° berriro biratuz. Hala ere, nabarmendutako puntu horietako batetik inoiz ezingo dugu bestea lortu. Bi biraketa-zentro horiek independenteak direla esaten da, eta isometria talde honi 3*3 izena ematen zaio; hau da, bi biraketa-zentro independente ditu, horietako bat ispiluetatik kanpo kokatuta, eta bestea ispiluetan.
-
Azulejuak 3 ordenako biraketa-zentro bakarra badu, zergatik ageri dira beste bi zentro independente mosaikoan?
-
Ezgaitu "Errotazio-zentroak", "Zentratu" eta "Biratu angelu jakin bat" laukitxoak. Gaitu "Islatu bigarren norabidean" laukitxoa. Zer adierazten du segmentu moreak? Kopia eta jatorrizkoa bat al datoz? Zergatik?
-
Ezgaitu "Islatu bigarren norabideanquot; laukitxoa, eta gaitu "Islatu hirugarren norabidean". Zer adierazten du segmentu moreak? Kopia eta jatorrizkoa bat al datoz? Zergatik?
-
Idatzi 3*3 talde honetan ageri diren isometria mota guztiak.
-
Ezgaitu "Jatorrizko gelaxka","Aplikatu simetriak" eta "Kopiatu mosaikoaren zati bat" laukitxoak. Gaitu "Irudi librea" eta "Arrastoa" laukitxoak. Egin mosaikoz osatutako zenbait diseinu (hartu arkatza goiko muturretik), eta begiratu horietako bakoitzean agertzen diren simetria motak, irudikatutako dekorazio-motiboa edozein delarik ere.