Mosaiko periodikoen sortzailea

Oraindik irakurri ez baduzu, irakurri mosaiko periodikoen isometria taldeei buruzko informazio orokorra. Horretarako, klikatu beheko irudian:

 


Mosaikoen isometria taldeak

 

Jarduera honetan, zeure mosaiko-diseinu propioa egin dezakezu. Horretarako, lehenengo, isometria taldea aukeratu beharko duzu; hau da, zer simetria mota agertzea nahi duzun aukeratu beharko duzu. Beherago, talde bakoitzeko adibide bat aurkituko duzu.

 

Kontuan hartu, jarduera honetaz gainera, badituzula talde bakoitzeko, 1etik 17ra, jarduera espezifikoak, taldeak sakonago aztertzeko.

 

Behin taldea aukeratuta, translazioz errepikatzen den azulejuaren erpinak mugi ditzakezu, baita dekorazio-motiboa irudikatu ere itzaleztatutako eskualdean. Arkatza goiko muturretik hartzen da. Komeni da mugimendu suabeak egitea, oinarrizko-gelaxkaren ertzen ondoan bereziki. Puntua kolore-arrastorik utzi gabe mugitzeko, ezgaitu Aztarna laukitxoa.

 

Oharra: arkatza modu jarraituan mugitzeko arazorik baduzu, eta "saltoka" mugitzen dela ikusten baduzu, probatu memoria gutxiago kontsumitzen duen beste bertsio honekin: v2 sortzailea.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Mosaiko periodikoen 17 taldeak

 

Hemen ikus ditzakezu talde bakoitzeko adibide diren pare bat irudi. Irudiak egiteko, aplikazioak emandako kolore automatikoa erabili da (aukera gomendatua), baina, eskuz, beste kolore batzuk ere aukeratu ditzakezu. Irudietan klikatuz, irudiak handitu ditzakezu.

 

  

1 taldea (o, p1)

 

  

2 taldea (2222, p2)

 

  

3 taldea (*x, cm)

 

  

4 taldea (2*22, cmm)

 

  

5 taldea (**, pm)

 

  

6 taldea (xx, pg)

 

  

7 taldea (*2222, pmm)

 

  

8 taldea (22x, pgg)

 

  

9 taldea (22*, pmg)

 

  

10 taldea (442, p4)

 

  

11 taldea (*442, p4m)

 

  

12 taldea (4*2, p4g)

 

  

13 taldea (333, p3)

 

  

14 taldea (*333, p3m1)

 

  

15 taldea (3*3, p31m)

 

  

16 taldea (632, p6)

 

  

17 taldea (*632, p6m)

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.