Talde ziklikoak (n, n)

Aurretik egin ez baduzu, irakurri arrosa-leihoen isometria taldeei buruzko informazio orokorra. Horretarako, klikatu beheko irudian:

 


Arrosa-leihoen isometria taldeak

 

Aktibitate honetan, talde ziklikoak (n,n) aztertuko dituzu Leiho-arrosen bi motetako lehenengoa da.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko)

 

Galderak

  1. Talde honetan, jatorrizko gelaxka eta azuleju osoa (itzaleztatua dagoena) bat datoz. Mugitu puntu berdea "5. Ordena" atera arte. Zer forma du azulejuak?

  2. Puntu berdea lekuz aldatuz, errotazioaren ordena alda dezakezu. Zein da ordena horren balio minimoa? Zer angeluri dagokio?

  3. Zein da aplikazioak onartzen duen ordena maximoa? Azulejuaren zer errotazio-angelu minimori dagokio?

  4. Aukeratu 5. ordena, eta aktibatu "Simetriak " eta "Errotazio zentroa" laukiak. Zer angelu biratu da azulejua (eta beltxarga), beste 4 beltxargak eta bere buruaren kopia bat lortzeko? Aktibatu "Arrosa-leihoa kopiatu" eta "Angelu jakin bat biratu" laukiak. Biratu angelua, egiaztatzeko 5 balio horientzat (teklatuaren + eta – teklak erabil ditzakezu doitasun handiagoa edukitzeko) arrosa-leihoaren kopia biratua berriro guztiz bat datorrela arrosa-leihoarekin.

  5. Desaktibatu "Angelu jakin bat biratu" laukia, eta aktibatu "Diametro batean islatu" laukia. Arrosa-leihoaren kopia beraren zentrotik pasatzen den ispilu batean islatuko da. Puntu bioletarekin, diametro-ispilua mugi dezakezu. Badago diametroaren posiziorik non arrosa-leiho islatuaren kopia berriro guztiz bat datorren arrosa-leihoarekin? Zergatik?

  6. Errepikatu aurreko eragiketa berak beste errotazio-ordena batzuekin.

  7. Desaktiba itzazu lauki guztiak azulejua izan ezik. Aktibatu "Marrazki librea" eta Aztarna laukiak. Egin arrosa-leihoen diseinu batzuk (arkatza goiko muturretik hartzen da) eta begiratu zer simetria agertzen den kasu guztietan, marrazten duzuna edozein dela ere. Egin marrazki batzuk errotazio-ordena ezberdinetan.

 

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.