Diedro taldeak (*n, nm)

Aurretik egin ez baduzu, irakurri arrosa-leihoen isometria taldeei buruzko informazio orokorra. Horretarako, klikatu beheko irudian:

 


Arrosa-leihoen isometria taldeak

 

Aktibitate honetan, Diedro taldeak (*n,nm) aztertuko dituzu Leiho-arrosen bi motetako bigarrena da. Aktibitate hau egin baino lehen, komenigarria da arrosa-leihoen beste klasea aztertzea, arrosa-leiho ziklikoei buruzkoa.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko)

 

Galderak

  1. Talde honetan, jatorrizko gelaxka azuleju itzaleztatuaren erdia da. Zer itxura du azulejuak? Eta jatorrizko gelaxkak?

  2. Nola marrazten da azulejuaren beste erdia? Zer irudikatzen du segmentu bioletak?

  3. Zein da ordena horren balio minimoa? Zer angeluri dagokio?

  4. Zein da aplikazioak onartzen duen ordena maximoa? Azulejuaren zer errotazio-angelu minimori dagokio?

  5. Aukeratu 5. ordena eta aktibatu "Simetriak aplikatu" eta "Errotazio-zentroa eta ispiluak" laukiak. Azaldu zer gertatzen den eta zergatik.

  6. Zer angelu biratu da azulejua (eta bi beltxargak), beste 4 azulejuak eta bere buruaren kopia bat lortzeko? Aktibatu "Arrosa leihoa kopiatu" eta "Angelu jakin bat biratu" laukiak. Biratu angelua, egiaztatzeko 5 balio horientzat (teklatuaren + eta - teklak erabil ditzakezu doitasun handiagoa edukitzeko) arrosa-leihoaren kopia biratua guztiz bat datorrela arrosa-leihoarekin.

  7. Desaktibatu "Angelu jakin bat biratu" laukia, eta aktibatu "Diametro batean islatu" laukia. Arrosa-leihoaren kopia beraren zentrotik pasatzen den ispilu batean islatuko da. Puntu bioletarekin, diametro-ispilua mugi dezakezu. Badago diametroren posiziorik non arrosa-leiho islatuaren kopia berriro guztiz bat datorren arrosa-leihoarekin? Zergatik?

  8. Errepikatu eragiketa berak beste errotazio-ordena batzuekin.

  9. Desaktiba itzazu lauki guztiak, Azulejua izan ezik. Aktibatu "Marrazki librea" eta Aztarna laukiak. Egin arrosa-leihoen diseinu batzuk (arkatza goiko muturretik hartzen da), eta begiratu zer simetria agertzen den kasu guztietan, marrazten duzuna edozein dela ere. Egin marrazki batzuk errotazio-ordena ezberdinetan.

 

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.