Arrosa-leihoen sortzailea

Aurretik egin ez baduzu, irakurri arrosa-leihoen isometria taldeei buruzko informazio orokorra. Horretarako, klikatu beheko irudian:

 


Arrosa-leihoen isometria taldeak

 

Aktibitate honetan, zure arrosa-leihoaren diseinua sor dezakezu. Horretarako, irristailuen bidez isometria taldea erabaki behar duzu, hau da, agerrarazi nahi dituzun simetria taldeak.

 

Kontuan hartu, aktibitate honetaz gainera, badaudela beste aktibitate batzuk mota bakoitzarentzat (Ziklikoak eta Diedrikoak), sakonago aztertzeko.

 

Taldea aukeratu ondoren, eskualde itzaleztatuan motibo apaingarria marraztu dezakezu (jatorrizko gelaxkan). Arkatza goiko muturretik hartzen da. Mugimendu leunak egitea komeni da, batez ere jatorrizko gelaxkaren inguruaren ondoan. Puntua aztarna utzi barik mugitzeko, desaktibatu Aztarna laukia.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko)

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.