Tamaina erlatiboa

Gure hautematea objektuen benetako tamaina balioztatzen saiatzen da, zeren, distantziatik ikusita, tamaina erlatibo txikiagoa baitute. Urrundu ahala, objektuen altuera proportzionalki txikiagotzen da (azalera are azkarrago txikiagotzen da, distantziaren karratuaren arabera), baina guk, gure esperientzia erabiliz, jatorrizko altuera berreraikitzen dugu.

 

Hori funtsezkoa da bizirik irauteko. Gugandik 20 metrora lehoi bat balego ez litzaiguke beldurgarri gertatuko haren tamaina ikusten dugun bezalakoa dela pentsatuko bagenu!

 

Mugitu segmentu berdearen goiko muturra haren altuera, zorutik, eta alkandora urdin laukiduna duen gizonaren (lehenengo planoan agertzen den emakumearen aurretik dagoena) altuera bera dela uste duzun arte. Gero, erabili GeoGebraren tresnak haien altuerak neurtzeko. Azkenik, aktibatu Konparatu laukia gizonaren irudiaren kopia bat emakumearen eta beraren artean mugitzeko.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.