9 puntuen zirkunferentzia

Aplikazio honetan, GeoGebraren tresnez gain, berariazko beste tresna batzuk dauzkazu. Horien bidez, triangeluaren zenbait elementu nabarmenen arteko erlazioak bila ditzakezu..

 

Bereziki, ikusiko dugu triangeluarekin hertsiki erlazionatutako 9 puntu daudela, ortozentrotik distantzia berera daudenak.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)  

 

Galderak

  1. Eraiki aldeen erdiko puntuetatik igarotzen den zirkunferentzia. Zirkunferentzia horri "9 puntuen zirkunferentzia" esaten zaio. Horietatik hiru, jakina, erdiko puntu horiek dira

  2. Zer erlazio dago 9 puntuen zirkunferentziaren eta triangelu medialaren artean.

  3. Eraiki altueren hiru oinak. Egiaztatu hiru puntu horiek 9 puntuen zirkunferentzian ere badaudela.

  4. Eraiki ortozentroa, eta ortozentroaren eta erpinen erdiko puntuak. Egiaztatu hiru puntu horiek 9 puntuen zirkunferentzian ere badaudela. Eskuineko botoian klik eginez (eta Propietateak fitxan), aldatu sortutako objektuen (puntuen, zirkunferentziaren) estiloa nahi duzun moduan (kolorea, lodiera...) .

  5. "Homotezia puntu batetik eskala-faktoreaz" tresna erabiliz, eraiki 9 puntuen zirkunferentziaekiko zirkunferentzia homotetikoa, zentroa ortozentroan eta 2 eskala-faktorea dituena. (Tresna horiek erabiltzeko, lehenik egin klik zirkunferentzian, eta gero ortozentroan.) Nola esaten zaio lortzen duzun zirkunferentziari?

  6. Zer erlazio dago 9 puntuen zirkunferentziaren erradioaren eta lortu duzun zirkunferentziaren erradioaren artean?

  7. Zer gertatzen da zirkunferentzia zirkunskribatuarekiko zirkunferentzia homotetiko bat eraikitzen badugu, ortozentroan zentroan eta 0,5 eskala-faktorea dituena? Zer zirkunferentzia lortzen dugu?

  8. Zer erlazio dago 9 puntuen zirkunferentziaren eta zirkunferentzia inskribatuaren artean? Egiaztatzeko, mugi itzazu ABC triangeluaren erpinak.

  9. Zer erlazio dago 9 puntuen zirkunferentziaren eta zirkunferentzia exinskribatuen artean? Egiaztatzeko, mugi itzazu ABC triangeluaren erpinak.

 

 

 

 

 

 



 

 

 

 

 



 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.