Eulerren zuzena

Aplikazio honetan, GeoGebraren tresnez gain, berariazko beste tresna batzuk dauzkazu. Horien bidez, triangeluaren zenbait elementu nabarmenen arteko erlazioak bila ditzakezu.

 

Bereziki, ikusiko dugu triangeluaren 4 puntu nabarmen lerrokatuta daudela.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta dagoela Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)  

 

Galderak

  1. Eraiki triangeluaren barizentroa, zirkuntzentroa, intzentroa, ortozentroa eta exintzentroak. Puntu horietatik, hiru lerrokatuta daude beti. Zein dira? Marratu horietatik igarotzen den zuzena. Zuzen horri "Eulerren zuzena" esaten zaio.

  2. Eulerren zuzenean dauden hiru puntu horietako baten bat beti dago beste bien artean. Zein?

  3. Erlazio konstante bat dago barizentrotik ortozentrorako distantziaren eta barizentrotik zirkuntzentrorako distantziaren artean. Zein da erlazio konstante hori?

  4. Eraiki 9 puntuen zirkunferentzia. Zein erlazio dauka Eulerren zuzenak zirkunferentzia horrekin?

  5. Triangelua aldekidea bada, badu Eulerren zuzenik? Zergatik? Egiazta ezazu GeoGebraren tresnekin.

  6. Zein da triangelu isoszele baten Eulerren zuzena?

  7. Zein da triangelu angeluzuzen baten Eulerren zuzena?

 

 

 

 

 

 



 

 

 

 

 



 HASIERA    Creative Commons License José Luis Alvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.