Triangelu bat tolesten

Eman ezazu kartoizko triangelu bat moztu dugula. Orain, tolestu egingo dugu erpinetako bat aurreko aldearen erdiko puntuarekin bat etorrarazi arte:

 

  

 

Erabat tolestu dugunean, hau da, erpina aurkako aldearen erdiko puntuarekin bat datorrenean, jatorrizko triangelua nolakoa den, geratzen zaigun irudia triangelu bat, lauki bat edo pentagono bat izan daiteke.

 


Sakatu irudi hau
informazio gehiago lortzeko

 

Ikerketa txiki bat proposatzen dizugu: aurkitu behar duzu zeren menpe dagoen azken irudia triangelu bat, lauki bat edo pentagono bat izatea. Baina ez kezkatu, probak egiteko, ez duzu triangelu mordo bat moztu beharrik izango: eginkizun hori modu birtualean egingo duzu, behean daukazun aplikazioa erabiliz.

 


Sakatu irudi hau
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Kokatu puntu berdea D gainean. Ondoren, mugi itzazu A, B eta C puntuak egoki iruditzen zaizun eran. Saiatu kasu hauek lortzen: triangelu bat, lauki bat edo pentagono bat.

  2. Kokatu berriro puntu berdea C erpinaren gainean, hau da, zabaldu triangelua. Egin klik "Erakutsi toles-lerroa" laukian. Tolestu beste behin triangelua. Puntu berdea D gainean dagoenean, zer adierazten du toles-lerroak CD zuzenkiarekiko?

  3. Orain, mugi ezazu C puntua. Erreparatu toles-lerroaren posizioari, azken irudia triangelu bat, lauki bat edo pentagono bat denean. Ondorioren bat atera al dezakezu? Idatzi zure hitzekin.

  4. Marratu A-n zentroa duen eta D-tik igarotzen den zirkunferentzia. Marratu B-n zentroa duen eta D-tik igarotzen den zirkunferentzia ere.

  5. Mugitu C puntua. Zer gertatzen da C puntua zirkunferentzia baten gainean dagoenean? Eta zirkunferentzien barnean dagoenean? Eta kanpoan dagoenean?

  6. Azken ondorioak idazteko garaia da:

  • Zer erlazio dauka triangeluaren itxurak tolesturaren azken emaitzarekin?

  • Noiz ateratzen da triangelu bat?

  • Noiz ateratzen da lauki bat?

  • Eta pentagono bat?

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.