Y asturiarra

Autobide asturiarraren Y-itxurako diseinuak aukera ematen du Oviedo, Gijon eta Aviles hiriak lotzeko, halako moldez, non guztira eraikitako kilometro-kopurua gutxieneko kopurura hurbiltzen baita. Aplikazio honetan, herrialdearen airetiko ikuspegi bat dago.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Airetiko ikuspegian adierazten da benetako kilometroen eta horiei irudian dagozkien zentimetroen arteko baliokidetasuna. Beraz, zergatik da eskala 1:112.360 gutxi gorabehera? Zenbat kilometrori dagokio irudiko 1 cm bakoitzak?

  2. Puntu gorria mugituz, bilatu gutxi gorabeherako distantzia hiri pare bakoitzaren artean.

  3. Bilatu, era berean, hiru hiriek zer angelu eratzen dituzten elkarren artean.

  4. Puntu gorria mugituz, bilatu posizio egokiena autobidearen kilometro-kopuru txikiena eraikitzeko. Erreparatu aldi oro hiru angeluen balioei. Iruditzen zaizunean puntu egokian zaudela, idatzi autobidearen kilometro-kopuru totala. Uste duzu gutxieneko kantitate hori bat datorrela errealitatearekin? Zergatik?

  5. Egiaztatu aukeratu duzun posizioa, "Fermaten puntua" irristailua eskuinera mugituz. Zer dira triangelu aldekideak eta lerro gorriak?

  6. Egiaztatu loturaren posizio erreala, "Lotura erreala" irristailua eskuinera mugituz. Zergatik uste duzu erabaki zutela ingeniariek lotura ez jartzea puntu horretan, hurbileko beste puntu batean baizik?

 

 

 

 

 



 

 

 

 

 



 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.