Erdikariaren eraikuntza

Erabili nabigazio-barraren botoiak aurrera edo atzera egiteko, ohartuz arreta handiz zer egiten den eraikuntza-modelo horren pauso berri bakoitzean. Tresnak honela erabili ziren:

  • Zirkunferentzia tresnaren erabilera: tresna horrekin, klik egin da A-n eta beste puntu batean.

  • Bi objekturen ebakidura tresnaren erabilera: tresna horrekin, klik egin da zirkunferentziaren eta zuzenerdi bakoitzaren gainean, eta hala sortu dira B eta C puntuak.

  • Zirkunferentzia tresnaren erabilera: tresna horrekin, klik egin da B-n eta C-n, eta alderantziz.

  • Bi objekturen ebakidura tresnaren erabilera: tresna horrekin, klik egin da bi zirkunferentzia berrien gainean, eta hala sortu dira D eta E puntuak.

  • Zuzena tresnaren erabilera: tresna horrekin, klik egin da D eta E puntuetan.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Orain, saiatu aurreko eraikuntza errepikatzen hurrengo leihoan. Bukatzen duzunean, Angelua tresnarekin egiaztatu zuzena dela(erdikariak bi angelu berdinetan zatitu behar du bi zuzenerdiek eratutako angelua).

  • Angelua tresnaren erabilera: aukeratu tresna hori, eta egin klik bi zuzenerdien gainean, eta, gero, beheko zuzenerdiaren eta erdikariaren gainean (beti erloju-orratzen aurkako noranzkoan barne-angelua lortzeko, eta ez kanpo-angelua).

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Bukatzeko, idatzi zure koadernoan egin duzun prozeduraren deskribapena eta azalpen bat, argitzeko zure ustez zergatik dabilen, hau da, zergatik, prozedura horren bidez, lortzen dugun erdikaria ateratzea (bi zuzenerdietatik distantzia berera dauden puntu guztiak dituen zuzena da erdikaria).

 

 



 

 

 

 

 



 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.