Distantziak mantentzen

Globo aerostatikoen lehiaketa bat egiten ari da. Probetako batean, pasaldi bat egin behar da lur arrasean ibilbide lerrozuzenari eutsiz, globoa lurrean kokatutako bi banderatatik distantzia berera manten dadin, ibilbidearen luzera osoan. Zer norabideri jarraitu behar dio globoak, lurreko banderekiko? Aplikazio honetan, saiatuko gara hori zehazten.

 


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Mugitu globoa libreki. Saiatu kokatzen punturen batean, non uste baituzu banderak aingurutatuta dauden puntuetatik distantzia berera dagoela. GeoGebraren tresnarekin neurtuz, egiaztatu ea distantziak berdinak diren. Distantziak berdinak badira, jarri puntu bat globoaren posizio horretan.

  2. Bilatu bi banderetatik distantzia berera dauden puntu gehiago, eta seinale bat jarri puntu horiei. Begiratu, orain, seinalatu dituzun puntuei; ausartuko zara globoak zer ibilbide hartu behar duen esaten?

  3. Aktibatu Erakutsi trazua laukia. Mugitu orain globoa bi banderen artean kokatutako eskualdean eta begiratu zer kolore duen han gelditzen den trazua. Koloreztatu bi banderen arteko eskualde zabal bat, eta erreparatu lortzen ari zaren marrazkiari. Puntu bakoitzaren kolorea puntu horren banderetarainoko distantzien araberakoa da; izan ere, tonalitate argiagoa duten puntuak bi banderetatik distantzia berera dauden puntuak dira. Bat dator hori lehen pentsatzen zenuenarekin?

  4. Bi banderetatik distantzia berera dauden puntuek zuzen bat eratzen dute, eta zuzen hori bi banderak lotzen dituen zuzenkiaren erdibitzailea da. Zuzenki baten erdibitzailea zuzenkiaren erdiko puntutik igaro eta zuzenkiarekiko perpendikularra den zuzena da Erdibitzailearen puntu guztiak zuzenkiaren muturrekiko distantziakide dira. Marratu muturtzat banderak dituen zuzenkiaren erdibitzailea. Egiaztatu bat datorrela lortu duzun marrazkiaren marra argienarekin. Kokatu globoa erdibitzailearen puntu batzuetan. Egiaztatu puntu horietan guztietan, tresna aproposarekin neurtuz, banderen oinarri-puntuetarainoko distantziak berdinak direla.








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.