Erdibitzailearen eraikuntza

Erabili nabigazio-barraren botoiak aurrera edo atzera egiteko, ohartuz arreta handiz zer egiten den eraikuntza-modelo horren pauso berri bakoitzean. Tresnak honela erabili ziren:

  • Zirkunferentzia tresnaren erabilera: tresna horrekin, klik egin da A-n eta B-n (edo, alderantziz, B-n eta A-n).

  • Bi objekturen ebakidura tresnaren erabilera: tresna horrekin, klik egin da bi zirkunferentzien gainean, eta hala sortu dira P eta P' puntuak.

  • Zuzena tresnaren erabilera: tresna horrekin, klik egin da P eta P' puntuetan.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Orain saiatu aurreko eraikuntza errepikatzen hurrengo leihoan. Bukatzen duzunean, egiaztatu zuzena dela Erdigunea tresnarekin (erdibitzaileak AB-ren erdiko puntutik igaro behar du) eta Angelua tresnarekin (erdibitzaileak AB-rekiko perpendikularra izan behar du, hau da, AB zuzenkiarekin 90º-ko angelua eratu behar du).

  • Erdigunea tresna erabilera: hautatu tresna, eta egin klik AB zuzenkiaren gainean (edo A eta B puntuetan)

  • Angelua tresna erabilera: hautatu tresna, eta egin  klik zuzenkiaren eta erdibitzailearen gainean.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Bukatzeko, idatzi zure koadernoan egin duzun prozeduraren deskribapena eta azalpen bat, argitzeko zure ustez zergatik dabilen, hau da, zergatik, prozedura horren bidez, lortzen dugun erdibitzailea ateratzea (A-tik eta B-tik distantzia berera dauden puntu guztiak dituen zuzena da erdibitzailea).

 

 



 

 

 

 

 



 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.