Hegaldia formazioan

Hiru pilotuk aire-akrobaziak egiten dituzte beren hegazkinekin. Hona hemen egiten duten ariketetako bat: momentu batera arte, elkarrekin egiten dute hegan, eta, bat-batean, elkarrengandik urrunduz doazen bideak hartzen dituzte; baina, erdiko hegazkinaren eta alboko hegazkinen arteko distantzia biak berdinak izan behar dira beti. Zer ibilbide jarraitu beharko du erdiko hegazkinak? Jarduera honetan, ibilbide hori bilatzen saiatuko gara.

 


Egin klik irudi honetan
jarraibideak ikusteko

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

  1. Egin klik botoian, animazioa abian jartzeko. Erreparatu hegazkinen ibilbideei. Mugi ezazu erdiko hegazkinaren ibilbidean dagoen puntua, eta aztertu aukera desberdinak: bila ezazu gutxi gora behera zer ibilbide jarraitu beharko duen, erdiko hegazkin horren eta alboko hegazkinen arteko distantzia biak berdinak izan daitezen.

  2. Egin klik botoian, animazioa ibilbideko edozein puntutan geldiarazteko. Neur itzazu hegazkinen arteko distantziak (puntu berdina aukeratu hiru hegazkinetan; adibidez, muturra). Horretarako, erabili GeoGebrak eskaintzen duen tresna egokia. Distantziak berdinak badira, marka ezazu puntu batez, neurriak hartzeko erabili duzun erdiko hegazkineko puntua.

  3. Jarri berriro abian animazioa, eta geldiarazi beste puntu batean. Neurtu  berriro, eta distantziak berdinak badira, markatu puntua. Errepikatu prozesu hau zenbait bider. Kontuan izan, puntu bat markatu eta gero eta animazioa berriz abian jarri aurretik, Aukeratu eta Mugitu (Elige y Mueve) tresna aukeratu behar duzula. Susmatu al duzu erdiko hegazkinak zer ibilbide jarraitu beharko lukeen, distantzia horiek berdinak izateko?

  4. Desaktibatu Hegazkinak ezkutatu kontrol-laukia. Marraztuta ageri diren bi zuzenkiak, AB eta AC, kanpoko aldeko hegazkinen ibilbideak adierazten dituzte. Azter dezagun erditik joango den hegazkinaren ibilbidea. Aktibatu Koloreztatu (Colorear) kontrol-laukia. Mugi ezazu D puntua, astiro, AB zuzenkitik AC zuzenkiraino. Horrela, zuzenki bi horien arteko eskualdea koloreztatuko duzu. Erreparatu marraztu duzun irudiaren zati argiagoari: argiagoa den zuzen horretako puntuak bi zuzenkietatik distantzia berdinera daude. Bat ote dator susmatzen zenuenarekin?

  5. Bi zuzenkietatik distantzia berdinera dagoen zuzen zuri hori BAC angeluaren erdikaria dela esaten da. Beraz, erdiko hegazkinak jarraitu beharreko ibilbidea, beste bi hegazkinen ibilbideen arteko angeluaren erdikaria izan behar da. Marraz ezazu AB eta AC zuzenkien arteko angeluaren erdikaria, GeoGebrak eskaintzen duen tresna erabilita. Behatu marraztutako zuzen hori eta aurreko marra zuria bat datozela.

  6. Zergatik uste duzu agertu direla zuzen bi, Erdikaria (Bisectriz) tresna erabili duzunean?

  7. Erabili Borragoma, koloreztatutako eskualdea ezabatzeko, eta desaktibatu Koloreztatu (Colorear) tresna. Ezabatu markatu dituzun puntuak ere, Ezabatu Objektua (Elimina Objeto) tresna erabilita. Neurtu CAP eta PAB angeluak, GeoGebrak eskaintzen duen tresna egokia erabiliz. Zer ondorio atera dezakezu?

  8. Alda itzazu A, B eta C puntuen kokapena, eta neurtu, berriro, CAP eta PAB angeluak. Errepikatu prozesu hori zenbait bider, eta aztertu lortutako emaitzak. Zer esan dezakezu? Idatzi zer ondoriotara iritsi zaren.

 





 

 

 

 




HASIERA   Creative Commons License Egilea: José Luis Álvarez García.