Pitagorasen teorema (Leonardo da Vinciren frogapena)

Aplikazio honetan, Pitagorasen teoremaren frogapenetariko bat aztertu ahal izango duzu (500 baino gehiago daude). Leonardo da Vincik egindako frogapen bat da.

 

Irudian, haize-errotaren irudi famatua ikusten da, triangelu zuzenaz (erpin zuriak dituena) eta haren alboetako hiru karratuz osatua. Orain jarraitu ahal izango duzun arrazoiketa egiten du Leonardok.

 

Sentitzen dugu, baina GeoGebraren appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)
 

Galderak

  1. Desaktibatu "Karratua hipotenusaren gainean" laukitxoa. Egia al da koloreztatutako azaleraren bikoitza (berdin da zer kolorerekin) "bi karratuek eta bi triangeluek" osatzen duten azaleraren berdina dela? Zergatik?

  2. Aktibatu "Karratua hipotenusaren gainean" laukitxoa. Mugitu beheko muturreraino puntu urdinak eta gorria. Egia al da koloreztatutako azaleraren bikoitza " hipotenusaren gaineko karratuak eta bi triangeluek" osatzen duten azaleraren berdina dela?

  3. Hortik, Pitagorasen teorema ondorioztatzen al da?

 

 

 

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.