Eguzkia eta Ilargia

Hiru jarduera hauetan, frogatu ahal izango duzu trigonometria erabilgarria dela eskuraezinak diren objektuetan neurketak egiteko, baita oso urrunak direnetan ere, hala nola izarretan. Izan ere, trigonometria funtsezkoa da astronomian; arlo horretan, duela milaka urte hasi zen erabiltzen. Gaur egun, erlazio trigonometrikoak kalkulu askotan agertzen dira, eta funtzio trigonometrikoak oinarrizkoak dira gertakari fisikoen analisi askotan.

 

 

Aristarko matematikari grekoa (K.a. III. mendea) izan zen, beharbada, Lurrak Eguzkiaren inguruan orbitatzen duela esan zuen lehen pertsona. Berak Eguzkiaren eta Ilargiaren tamaina eta Lurretik bi astro horietaraino dagoen distantzia kalkulatzeko erabili zuen metodoa errepikatuko dugu. Aurreko irudian ikus dezakezu erabili zuen marrazkietako bat.

 

Ilargiaren eta Eguzkiaren itxurazko tamaina

Ilargiaren tamaina
eta Ilargira dagoen distantzia

Eguzkira dagoen distantzia
eta Eguzkiaren tamaina

 

 

 

 

 

 






 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.