Xake-jokoa

Binaka jolasteko. Taula hau erabil dezakezu partidak jokatzeko, xakearekin zer ikusia duten problemak proposatzeko, eta abarretarako.

 

Laukiak idazkera aljebraikoaren bidez etiketatu dira (itsasontzien jokoan bezala). Idazkera horretan, jokaldi bat adierazteko, piezaren lehen letra eta zein laukitara mugituko den idatzi behar dira (adibidez, Ze4 idazten badugu, esan nahi dugu zaldi bat e4 laukira mugitzen dela; pieza adierazten ez dugunean, peoi bat da).

 

Partida bat jokatzean, pieza bat harrapatzen bada, komeni da, hasiera batean, pieza harrapatzailea harrapatuaren ondoan kokatzea —irudiak elkarren gainean gera ez daitezen—; eta, behin harrapatutako pieza taulatik kendutakoan, harrapatzailea laukiaren erdian uztea.


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Idazkera aljebraikoaren arabera, zein laukitan dago errege zuria?

  2. Idatzi, idazkera aljebraikoaren bidez, zaldi zurien hasierako lau mugimendu posibleak.

  3. h2-an dagoen peoia g1-ean dagoen zalditik bi jauziko distantziara dago. Zer distantziatara dago, jauzitan neurtua, g2-an dagoen peoia zaldi beretik?

  4. g1-ean dagoen zaldiak nahikoa du bost jauzirekin g8-an dagoen zaldiaren posiziora iristeko. Demagun taula gainean ez dagoela beste piezarik; zenbat era daude hori lortzeko? Kontuz, pentsa litekeena baino gehiago daude!

  5. Partida baten erdian, hasiera batean f8-an zegoen alfila harrapatu du hasiera batean g1-ean zegoen zaldi zuriak. Bakarrik informazio honekin, jakin dezakezu ea zaldi horrek partidan zehar egin duen jauzi kopurua —harrapaketaren jauzia barne— bakoitia ala bikoitia den? Zergatik?

  6. Partida baten erdian, hasieran g1-ean zegoen zaldi zuriak dama beltza harrapatu du. Bakarrik informazio honekin, jakin dezakezu ea zaldi horrek partidan zehar egin duen jauzi kopurua —harrapaketaren jauzia barne— bakoitia ala bikoitia den? Zergatik?

  7. Xake-materik arinenak, zoroaren matea delakoa (ia eroturik egon behar delako irteera hori egiteko), bi jokaldi baino ez dauzka jokalari bakoitzarentzat. Idazkera aljebraikoa erabiliz, hauxe da partida osoa:

Zuriak

Beltzak

f4

e6

g4

Dh4 ++

Errepikatu partida, eta azaldu zergatik galtzen duten zuriek.

  1. Gehienez jota, zein da pieza bakar batek aldi berean eraso diezaiokeen lauki kopurua?

  2. Zenbat irteera posible (lehen mugimendua egiteko zenbat era desberdin) dauzka jokalari bakoitzak?

  3. Jokalari bien lehen mugimendua aintzat hartuta, zenbat irteera egin daitezke?

 

 



 

 

 






 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.