Dama-jokoa

Binaka jolasteko. Taula hau erabil dezakezu partidak jokatzeko, dama-jokoarekin zerikusia duten problemak planteatzeko, eta abarretarako.

 


Sakatu irudi hau
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1. 4. 2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.) Sentitzen dugu, baina Geogebra appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1. 4. 2 bertsioa edo berriago bat zure nabigatzailean. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

 

Galderak

  1. Zenbat lauki erabiltzen dira jokoan? (Hau da, zenbat lauki okupa daitezke partidan zehar?)

  2. Herrialde batzuetan erabiltzen den taula ez da 8 x 8-koa, eta jokalari bakoitzak ez ditu hiru errenkada. Horren ordez, 10x10-eko taulak erabiltzen dira, eta jokalari bakoitzak 4 errenkada ditu; edo taula 12x12-koa da, eta jokalari bakoitzak 5 errenkada ditu. Zenbat pieza edukiko ditu jokalari bakoitzak herrialde horietan?

  3. Zenbat lauki okupatzen dituzte piezek partida bakoitzaren hasieran?

  4. Jokalari bien lehen mugimendua aintzat hartuta, zenbat irteera egin daitezke?

  5. Taula handiaren eskuinean, taula txiki bat dago. Zenbat lauki dauzka?

  6. Joka daiteke dametan taula txikiaren gainean? Baliokideak dira bi taulen gainean egin daitezkeen jokoak? (Hau da, aukera berberak ditu jokalari bakoitzak mugitzeko, jokatzeko eta irabazteko, taula batean nahiz bestean?)

 

 



 

 

 






 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.