Partxisa

Lau jokalarirentzako jokoa da. Partidak jokatzeko, problemak proposatzekopartxisarekin zerikusia duten jarduerak burutzeko, erabili azpiko taula.

 


Sakatu irudi honen gainean
erabileraren argibideak ikusteko.

 

Lo sentimos, el applet de GeoGebra no pudo iniciarse. Por favor, asegúrate que en tu navegador se encuentra instalada y activada la versión 1.4.2 o superior de Java. (Haz clic aquí para instalar Java ahora.)

 

Galderak

1.      Zenbat laukitxo ditu taulak? Irteerak eta helmugak laukitxoak dira; etxeak, berriz, ez.

2.      Fitxa batek irteeratik helmugarako ibilbidean, biak barne, zenbat laukitxo igarotzen ditu?

3.      Zenbat laukitxotatik ezin da sekula igaro fitxa urdin bat?

4.      Zenbat laukitxo ez segurufitxa jan daitekeenekoa- dago?

5.      Zenbat laukitxo segurutatik igaro daiteke fitxa berde bat?

6.      Zenbat laukitxo ez segurutatik igaro daiteke fitxa gorri bat?

7.      Nola daude banatuta gris koloreko laukitxo seguruak, hau da, zenbat laukitxoko segida dago batetik bestera?

8.      Fitxa gorri bat helmugara iristen bada, eta beste fitxa gorri batekin 10 kontatu behar badu, zer kokapen behar du fitxa horrek zuzenean helmugan sartzeko?

9.      Jokalari batek partida batean gertatutakoa kontatzean honako hau esaten du: “fitxa urdin bat jan nuenean, fitxa hori bakarra gelditzen zitzaidan, eta horrekin 20 kontatuta, helmugan zuzenean sartu nintzen”. Esandakoa ezin da egia izan, zergatik?

 

 



 

 

 





 INICIO    Creative Commons LicenseÍtem didáctico creado por Rafael Losada Liste.